37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

350/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Abenduaren 14ko 114/2022 Foru Dekretuaren bidez (2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2022ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, ogasuneko teknikarien lanpostu huts batzuk sartu ziren (funtzionario araubidekoak, A maila).

Abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, ogasuneko teknikarien lanpostu huts batzuk sartu ziren (funtzionario araubidekoak, A maila).

Halaber, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 316/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien 9 lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, Nafarroako Foru Ogasunari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

OGASUNEKO TEKNIKARIEN BEDERATZI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hauek dira:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da ogasuneko teknikarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 316/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Haien plantilla-zenbakiak, eskakizunak eta destinoak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.

1.2. Bederatzi lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–4 lanpostu txanda irekian.

–2 lanpostu berariazko igoera txandan, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen titular direnentzat.

–2 lanpostu igoera txanda orokorrean.

–Lanpostu 1, erreserba txandan, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten pertsonentzat.

1.3. Berariazko igoera txandan, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen titular direnentzat erreserbatutako horretan, gainditu duten izangaien kopurua handiagoa bada txanda horretan eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino, probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenek ez dute aukerarik izanen igoera txanda orokorreko gainerako lanpostuak eskuratzeko, ez eta txanda irekikoak edo desgaitasuna dutenentzako txandakoak eskuratzeko ere.

Berariazko igoera txanda horretan lanpostu batzuk hutsik geratzen badira, horiek hurrenez hurren gehituko zaizkie igoera txanda orokorreko lanpostuei eta txanda irekikoei, hurrenkera horretan.

Bestalde, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, igoera txanda orokorrean edo txanda irekian lanpostu batzuk bete gabe geratzen badira, txanda horietako izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, lanpostu huts horiek gehitzen ahalko zaizkie Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen titular direnentzat erreserbatutako berariazko igoera txandarako hasiera batean ezarritako lanpostuei, jarraian adierazten den hurrenkera honen arabera:

–Lanpostu hutsa desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan: lehenengo eta behin, txanda irekikoei gehituko zaie; horretan izangai gaindituak baino lanpostu huts gehiago izanez gero, bete gabeko lanpostuak igoera txanda orokorrera pasatuko dira, eta, horretan izangai gaindituak baino lanpostu huts gehiago izanez gero, bete gabeko lanpostuak berariaz Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen titular direnentzat erreserbatutako igoera txandara pasatuko dira.

–Lanpostu hutsak txanda irekian: kasu honetan, lehenengo eta behin, oposizioa gainditu eta beren txandan lanposturik lortzen ez duten igoera txanda orokorreko izangaiek beteko dituzte lanpostu huts horiek eta, hori egin ondoren, lanpostu hutsik geratzen bada, berariazko igoera txandara gehituko dira.

–Lanpostu hutsak igoera txanda orokorrean: lehenengo eta behin, berariazko igoera txandako kopuruari gehituko zaizkio eta, txanda horretan gainditzen duten izangaien kopurua lanpostu hutsena baino txikiagoa bada, soberako lanpostuak txanda irekikoei gehituko zaizkie.

1.4. Bestaldetik, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan edo igoera txanda orokorrean, gainditu duten izangaiak hutsik dauden lanpostuak baino gehiago badira, txanda horietan lanpostuak eskuratzen ez dituztenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txanda orokorreko izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek bete beharko dituzte honako betebehar hauek:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitate titulu hauetako bat izatea: gradua, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura, edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txanda orokorreko izangaientzako berariazko betebeharrak.

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzu egiten ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horietan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. 2007. urteko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian aipatzen den igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Igoera txanda hau hautatzen ahalko dute bakarrik Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu bat jabetzan duten funtzionarioek, oinarri honetako 2.1.1 eta 2.1.2 ataletan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

2.1.4. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikorako deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.

Telematika bidez ordainduko da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko. Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien kausengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Cristina Sarasa Villaverde andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaiburua: Cristina Lizarbe Bravo andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaiko kidea: Marcos Vicente Aranguren jauna, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

–Ordezko epaimahaikidea: Ángela Adrián Pascual andrea, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

–Epaimahaiko kidea: Sandra Santesteban Oroz andrea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Afera Penalen Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Javier Asún Esparza jauna, aholkulari juridikoa.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

–Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

–Idazkaria: José Ignacio Cuevas Alústiza jauna, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

–Ordezko idazkaria: Elena Vera Zarraluqui andrea, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2024ko ekainetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaiendako posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Epaimahaiak proposaturiko hamabi galdera erantzun beharko dira idatziz, I. eranskineko 1. zatiko gai-zerrendan sartutako gai hauen gainean: Zuzenbide Zibila, Merkataritza Zuzenbidea, Ekonomia Orokorra eta Enpresaren Ekonomia. Horietatik, zazpi galdera Zuzenbide Zibilari eta Merkataritza Zuzenbideari buruzkoak izanen dira, eta gainerako bostak, berriz, Ekonomia Orokorrari eta Enpresa Ekonomiari buruzkoak.

Proba hori egiteko, lau ordu izanen dira gehienez.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Lehen proba honetan gehieneko puntuazioa 30 puntukoa izanen da; galdera bakoitzari dagokion gehieneko puntuazioa, berriz, 2,5 puntukoa.

Bazterturik geldituko dira hiru galderatan edo gehiagotan zero puntuko kalifikazioa lortzen duten izangaiak edo ariketan 15 puntu lortzen ez dituztenak.

Nafarroako Foru Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen jabe diren izangaiak, 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian arauturiko barne igoeraren bidez hartzen badute parte oposizio honetan, lehenbiziko proba hori egitetik salbuetsirik daude.

6.3.2. Bigarren proba:

Bi zatitan banatzen da:

–Lehenbiziko zatia: epaimahaiak Kontabilitateari eta Finantzetako Matematikari buruz proposatzen duen kasu bat edo gehiago ebatzi beharko dira, deialdiko I. eranskineko 2. zatiko gai-zerrendaren gainean.

Probaren zati hori egiteko, bost ordu izanen dira gehienez.

Proban, finantzetakoak ez diren kalkulagailuak erabil ditzakete izangaiek, baita taula finantzarioak eta logaritmo taulak ere. Ezin izanen da ezein testu edo dokumentazio kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen jabe diren izangaiak, 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian arauturiko barne igoeraren bidez hartzen badute parte oposizio honetan, salbuetsirik daude bigarren probako lehenengo zati hori egitetik.

–Bigarren zatia: epaimahaiak erabakitako kasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira, eta horretarako, izangaiek oharrak, iritzia edo irizpena eman beharko dute I. eranskineko gai-zerrendari dagozkion alderdi juridikoei buruz, zehazki, hauei buruz: Zuzenbide Zibila (1.1 zatia); Merkataritza Zuzenbidea (1.2 zatia); Kontabilitatea (2.1.I zatia); Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea (3.1 zatia); eta Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbidea (4. zatia).

Probaren zati hori egiteko hiru ordu izanen dira gehienez.

Izangaiek kalkulagailua eta lege testuak erabiltzen ahalko dituzte, paperezko euskarrian, baldin eta horietan zuzenbide positiboaz besteko eduki gehigarririk ez badago. Ondorio horietarako, ez dira eduki gehigarritzat joko indizeak eta oin-oharrak, beste arau batzuetara eginiko igorpenak eta erreferentziak dituztenak. Aitzitik, ez dira onartuko jurisprudentziari edo administrazio-doktrinari eginiko aipamenak dauzkaten konpilazioak edo testuak, edo doktrinaren gaineko iruzkinak edo oposiziogileak berak egindako oharrak dauzkatenak. Epaimahaiak eskubidea izanen du edozein unetan izangaien testuak berrikusi eta kentzeko, baldin eta paragrafo honetan xedatutakoari kontra egiten badiote. Ezin izanen da beste edozein testu edo dokumentazio kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Proba kalifikatzea: proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere. Lehenbiziko zatian 24 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Horietatik, 18 puntu emanen dira Kontabilitatearekin loturiko kasuetan, eta 6 puntu, Finantzetako Matematikari loturiko kasuetan. Bigarren zatian 16 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Horretatik salbuetsita daude Nafarroako Foru Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanpostuen titularrentzat erreserbatutako berariazko igoera txandaren bidez parte hartzen duten izangaiak; horiek bazterturik geratuko dira proba horren bigarren zatian 8 puntu gutxienez lortzen ez badituzte.

6.3.3. Hirugarren proba:

Bi zatitan banatzen da:

–Lehenbiziko zatia: bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak, I. eranskineko 3.1 zatian (Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea) sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.

–Bigarren zatia: bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak: gai bat aukeratuko da I. eranskineko 3.2 zatian (Ogasun Publikoa) sartutakoen artetik, eta bestea, berriz, Espainiako Finantza Sistemaren barnean sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Ariketa honen gehieneko puntuazioa 40 puntukoa izanen da; gai bakoitzaren gehieneko puntuazioa, berriz, 10 puntukoa.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, bai eta gairen batean 0 puntuko kalifikazioa dutenak ere.

6.3.4. Laugarren proba:

Bi zatitan banatzen da:

–Lehenbiziko zatia: bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak, I. eranskineko 4. zatian (Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbidea) ageri den gai-zerrendako 4.1 zatian (Zati orokorra eta tributu prozedurak) sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.

–Bigarren zatia: hogei galdera erantzun beharko dira, idatziz, I. eranskineko 4. zatian (Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbidea) ageri den gai-zerrendako 4.2 zatian (Zati berezia) sartutako gaiei buruz. Probaren bigarren zati hori egiteko, lau ordu izanen dira gehienez.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gaietako bakoitzak 10 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez; eta puntu 1 lortzen ahal da gehienez galdera bakoitzean.

Baztertuta geldituko dira proban 20 puntu gutxienez lortzen ez dituzten izangaiak edo gairen batean edo hiru galderatan edo gehiagotan zero puntuko kalifikazioa jasotzen dutenak.

6.4. Plika sistemaren bidez eginen dira ariketak.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera banatuta eta lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin daitezen.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, lehenengo proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban, hirugarrenean eta laugarrenean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek aurkez ditzaten, ezartzen den bidea erabiliz, betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuen hautaketa hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Hautaprobak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, aurreko apartatuan aipatutako kasuan izan ezik, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak aukeratzerakoan txanda irekiko izangaien aurretik eta, igoera txandan berean, lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasuna izanen dute 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian arauturiko berariazko igoera txandaren bidez lanpostua lortzen duten izangaiek.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko edo jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterakoren batean.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, betiere bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko besteren baten beharra izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Funtzionario bihurtzen diren izangaiei, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, Interneten argitaratuko da, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikorako deialdiak" atalean, deialdi honi dagokion fitxan.

12.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoa zer egintzaren kontra jarri nahi den, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–1. zatia

1.1.–Zuzenbide Zibila.

1. gaia.–Zuzenbidearen iturriak Espainiako sistema juridiko positiboan. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren iturriak. Foru Zuzenbide Pribatuari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria: egitura eta edukiaren gaineko ezagupen orokorra. Arau juridikoen aplikazioa. Eraginkortasun orokorra. Mugak denboran eta espazioan. Zuzenbidearen eratze-eraginkortasuna.

2. gaia.–Pertsona: kontzeptua eta motak. Pertsona fisikoa. Pertsona juridikoa: fundazioa eta elkartea. Ahalmena. Ordezkaritza. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila: pertsona juridikoak eta norbanakoen gaitasuna.

3. gaia.–Nazionalitatea. Helbidea. Egoera zibila. Nafarrari dagokion foru izaera zibila. Erregistro Zibila.

4. gaia.–Ondasunen araubidea bikote ezkonduan Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arabera. Bikote egonkorra Nafarroan. Ondasunen likidazioa bigarren ezkontzan edo ondorengoetan. Elkarri laguntzeko erkidegoak. Dohaintzak familiarentzat eta familia-ondarearen batasunerako eta jarraitutasunerako. Etxea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioan.

5. gaia.–Zuzenbidearen xedea. Egitatea, egintza eta negozio juridikoa. Oinarrizko elementuak. Denboraren eragina harreman juridikoetan. Preskripzioa eta iraungipena.

6. gaia.–Eskubide errealak. Kontzeptua, motak eta ezaugarriak. Berme eskubide errealak. Hipoteka. Higigarrien hipoteka. Bahia. Eskualdatzerik gabeko bahia. Antikresia. Berme errealak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

7. gaia.–Jabetza eskubidea. Edukia. Babesa. Jabaria eskuratzea eta galtzea. Dohaintzari buruzko aipamen berezia. Inter vivos dohaintza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

8. gaia.–Ondasun-erkidegoa. Edukitza. Gozamena, erabilera eta biztantzea. Zortasunak. Arau bereziak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: gauzen edukitzaren eta jabetzaren printzipio orokorrak, gozamena, zortasunak, ondasun eta eskubideen erkidegoak.

9. gaia.–Jabetza erregistroa: titulu inskribagarriak eta erregistro-idazpenak. Hipotekei buruzko printzipioak. Enbargoaren prebentziozko idatzoharra.

10. gaia.–Betebeharra (I). Kontzeptua eta sailkapena. Kontratuz kanpoko betebeharrak. Kausarik gabeko aberastea. Betebeharren betetze normala: ordainketa.

11. gaia.–Betebeharra (II). Betebeharrak azkentzeko beste modu batzuk. Betebeharren betetze anormala: kausak eta ondorioak. Kredituaren babesa eta betebeharren froga. Kredituen pilaketa eta hurrenkera.

12. gaia.–Betebeharrak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: betebeharren iturriak eta ondorioak. Betebeharrak betetzea eta azkentzea. Betebeharrak berrikustea. Betebeharrak ez betetzea. Kaltearen ondoriozko hutsaltzea. Kontratuz kanpoko erantzukizuna. Kausarik gabeko aberastea. Betebeharrak lagatzea.

13. gaia.–Kontratua. Elementuak eta baldintzak. Sailkapenak. Kontratua sortzea, burutzea eta gauzatzea. Kontratuen eraginkortasunik eza. Kontratuen interpretazioa.

14. gaia.–Salerosketa kontratua. Elementuak. Saltzailearen eta eroslearen betebeharrak. Lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubideak. Eskubideak eta akzioak lagatzea. Trukatzea. Salerosketa Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

15. gaia.–Errentamendua, oro har. Zerbitzuen errentamendua. Obren errentamendua. Gauzen errentamendua. Landa-finken eta hiri-finken errentamendua. Errentamendua Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

16. gaia.–Dohaintza: kontzeptua eta motak. Dohaintzaren osagaiak. Dohaintzaren ondorioak. Dohaintzak errebokatzea eta murriztea. Inter vivos dohaintza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

17. gaia.–Mandatua. Mailegua. Prekarioa. Gordailua. Fidantza. Transakzioa. Konpromisoa. Arbitrajea. Atxikitzea.

18. gaia.–Oinordetza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: oinarrizko printzipioak. Mortis causa dohaintzak. Oinordetza itunak edo kontratuak. Testamentua eta haren formak. Mortis causa xedapenen deuseztasuna eta eragingabetasuna. Jaraunslea izendatzea. Ordezpenak. Legatuak. Xedatzeko askatasunaren mugak. Fiduziario-komisarioak. Konfiantzazko jaraunsleak. Albazeak. Legezko oinordetza. Ordezkapen eskubidea. Gehiagotzeko eskubidea. Jaraunspena eta beste liberalitate batzuk onartzea eta ukatzea. Jarauntsia eskatzeko akzioa. Jarauntsia lagatzea. Jarauntsiaren banaketa.

1.2.–Merkataritza Zuzenbidea.

19. gaia.–Merkataritza Zuzenbidearen edukia. Merkataritza egintza. Merkataritza egintzak analogiaz. Egintza mistoak. Merkataritza-enpresa. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak.

20. gaia.–Merkatariaren kontzeptua, doktrinaren eta legeen aldetik Merkatari indibiduala. Ezintasunak eta debekuak. Atzerriko merkataria. Ohikotasuna eta profesionaltasuna. Publizitatea Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritzako Erregistroa.

21. gaia.–Enpresaburuen kontabilitatea. Liburuak. Betebeharrak. Kontserbazioa. Liburuen froga-balioa eta haien aitortza. Urteko kontuak.

22. gaia.–Merkataritza sozietatea. Kontzeptua, izaera eta motak. Helburu soziala. Sozietate irregularra. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario sinplea. Sozietate komanditario akzioduna. Erantzukizun mugatuko sozietatea.

23. gaia.–Sozietate anonimoa. Eratzeko moduak. Eskritura soziala eta estatutuak. Ekarpenak. Ondarea eta kapital soziala. Erreserbak. Akzioak: motak. Botorik gabeko akzioak. Kapital soziala handitu eta gutxitzea. Obligazioen jaulkipena. Obligaziodunen sindikatua.

24. gaia.–Sozietate anonimoko organoak Batzorde orokorra. Administratzaileak. Administrazio Kontseilua. Egiturazko aldaketak merkataritzako sozietateetan. Merkataritzako sozietateak desegitea. Merkataritzako sozietateen likidazioa: barne hartzen dituen eragiketak.

25. gaia.–Kreditu-tituluak: kontzeptua eta ezaugarriak. Motak. Titulu izendunak. Agindurako tituluak. Kanbio-letrak. Letraren jaulkipena eta haren forma. Endosua. Onartzea. Abala. Epemuga eta ordainketa. Protestoa. Kanbio akzioak. Ordaindukoa. Txekea.

26. gaia.–Merkataritza obligazio eta kontratuak. Merkataritza Batzordea. Ordezkaritza Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritzako salerosketa-kontratua. Salerosketa bereziak. "Leasing" delakoa.

27. gaia.–Bankuetako kontratuak oro har Kontu korrontea aztertzea, kreditu kontua irekitzea, maileguak eta bankuko deskontua. Gordailuak bankuetan. Balioen pignorazioa. Dokumentu kredituak. Aseguru-kontratua: kontzeptua, izaera eta erregulazioa.

28. gaia.–Laguntza teknikoko kontratua "Factoring" delakoa. Agentzia-kontratua: esklusibotasuna. Frankizia. Merkataritzako kontu korrontearen kontratua. Partaidetza-kontuen kontratua. Merkataritzako mailegua eta gordailua. Gordailuetarako biltegi nagusien konpainiak. "Warrant" delakoak.

29. gaia.–Konkurtsoa: aurrekontuak. Konkurtsoaren deklarazio autoa. Ondorioak hartzekodunengan, kredituetan eta kontratuetan. Konkurtso-masa. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Konkurtsoa amaitzeko arrazoiak. Konkurtsoaren kalifikazioa. Ordainketetarako auzibidetik kanpoko ituna.

1.3.–Ekonomia Orokorra.

30. gaia.–Ondasunen urritasuna eta hautaketa. Ekonomia kontzeptua. Ekonomia, gizarte-zientzia gisa. Ekonomia positiboa eta arauemailea. Jarduera ekonomikoa. Teoria eta politika ekonomikoa. Sistema ekonomikoak. Eredu ekonomikoak: errentaren fluxu zirkularra. Mikro eta makroekonomia.

31. gaia.–Merkatua. Eskaria eta eskaintza. Eskariaren eta eskaintzaren kurbak eta haien desplazamenduak. Eskariaren eta eskaintzaren elastikotasunak. Merkatuaren oreka eta desoreka. Merkatu motak.

32. gaia.–Erabilgarritasuna. Aurrekontu murrizketa. Eskariaren kurba eta aurrekontua. Eskariaren eta eskaintzaren elastikotasunak.

33. gaia.–Produkzioa eta enpresen mozkinik handiena. Produktibitatea eta kostuak epe laburrean. Produktibitatea eta kostuak epe luzean. Lehiaren oreka.

34. gaia.–Lehia inperfektua: lehia monopolista, oligopolioa eta monopolioa. Botere publikoak eta lehia.

35. gaia.–Helburu eta adierazle makroekonomikoak: nazio produktua, kontsumoa eta inbertsioa, nazio gastua. Nazio produktu gordina eta nazio produktu garbia. Nazio errenta eta errenta erabilgarria. Magnitude agregatuak eta errentaren fluxu zirkularra.

36. gaia.–Oreka-errenta sektore publikorik gabeko ekonomia itxi batean: biderkatzailea. Oreka-errenta sektore publikoa duen ekonomia itxi batean. Oreka-errenta sektore publikoa duen ekonomia ireki batean.

37. gaia.–Dirua Diru agregatu ezberdinak. Diru eskaera. Diru-oinarria eta dirua sortzea. Finantza sistema.

38. gaia.–Oreka merkatu errealean eta diru-merkatuan. IS-LM eredua. Politika fiskala eta monetarioa.

39. gaia.–Eskaintza eta eskari agregatuaren eredua. Eskari agregatua, interes tasa eta prezioen maila. Eskaintza agregatua eredu klasikoan eta Keynes-en ereduan.

40. gaia.–Inflazioa eta langabezia: kausak eta ondorioak. Politika ekonomikoaren ikuspegi ezberdinak. Ziklo ekonomikoak.

1.4.–Enpresaren Ekonomia.

41. gaia.–Enpresa, erakundea den aldetik. Esparru instituzionala. Kontzeptua, errealitatea, ekonomia eta ingurunea. Enpresa motak eta sailkapen irizpideak. Enpresa eta merkatua.

42. gaia.–Enpresa publikoa. Enpresa publikoaren helburuak. Enpresa publikoaren kontrol sistema. Enpresa publikoaren finantzaketa.

43. gaia.–Enpresaren egitura ekonomiko eta finantzarioa. Enpresa finantzatzeko iturriak. Finantza oreka. Oreka inbertsioen eta finantzaketen artean.

44. gaia.–Inbertsioa enpresan: kontzeptua eta motak. Inbertsio proiektuak baloratzea eta hautatzea. Ekipo ondasunen inbertsioa. Ekipoak berritzeko erabakiak. Inbertsioa aktibo zirkulatzailean. Eskudirua.

45. gaia.–Enpresaren egitura finkoaren finantzaketa: autofinantzaketa. Amortizazio-funtsak. Enpresaren kanpo finantzaketa: kostua. Zorpetzea.

46. gaia.–Enpresaren kanpo finantzaketa: kostua. Enpresaren finantzaketa nazioarteko finantza merkatuetan. Enpresaren finantza egitura optimoa. Enpresa mozkina. Mozkinaren erlatibotasuna.

47. gaia.–Ekoizpen prozesua. Ekoizpen printzipioak eta ereduak. Produktuaren kostua. Ustiapeneko gutxienekoa eta ustiapeneko optimoa. Kostuen kontrola. Azpiproduktuen kostua.

48. gaia.–Produktuaren politika. Eskaeraren ebaluazioa eta merkatu-azterketak. Produktua merkaturatzea. Prezio politika. Prezioen gorabeherak eta horien ondorioak. Produktua banatzea. Banaketa-kanalak.

2.–2. zatia

2.1.–Kontabilitatea eta Finantzetako Matematika.

I. Kontabilitatea.

–Finantza Kontabilitatea.

–Kontabilitateko plan orokorra.

–Sozietateen kontabilitatea.

–Finantza egoeren azterketa.

II. Finantzetako Matematika.

–Kapitalizazio bakuna eta konposatua.

–Errentak, maileguak eta jesapenak.

3.–3. zatia

3.1.–Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea.

1. gaia.–Europar Batasuneko erakundeak: Europako Parlamentua, Kontseilu Europarra, Kontseilua, Batzordea, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia, Europako Banku Zentrala eta Kontuen Auzitegia.

2. gaia.–Barne merkatua: salgaien, pertsonen, zerbitzuen eta kapitalen zirkulazio librea. Nekazaritza eta arrantzarako politika erkidea. Kanporako eta segurtasunerako politika erkidea. Batasun politikoa eta batasun ekonomikoa eta monetarioa. Euroa.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea. Europar Batasuneko ordenamenduaren iturriak eta haien aplikazioa. Europar Batasuneko eta kide diren estatuetako ordenamenduaren arteko harremanak.

4. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren ezaugarri orokorrak. Egitura. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Konstituzioaren erreforma.

5. gaia.–Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Parlamentuko organoak. Legegintzako prozedura arrunta. Koroa. Erregea. Arartekoa.

6. gaia.–Gobernua: osaera eta eginkizunak. Ministroen Kontseilua eta Gobernuaren Batzorde Delegatuak. Kontuen Auzitegia.

7. gaia.–Botere judiziala: eginkizunak. Botere Judizialaren gobernua. Fiskaltza. Konstituzio Auzitegia: antolaketa eta eginkizunak. Errekurtsoak eta prozesuak Konstituzio Auzitegiaren aurrean.

8. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa: autonomia erkidegoak eta hiri autonomoak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean. Toki-erakundeak.

9. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroa, Gaztelari erantsi aurretik eta ondoren. 1841eko Lege Itundua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

10. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: aurrekariak, osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: aurrekariak, antolaketa eta funtzionamendua. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Arartekoa.

11. gaia.–Nafarroako Gobernua. Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantzia eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Lehendakariordeak eta kontseilariak.

12. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Printzipio orokorrak, ezarrita daudenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Antolaketa: printzipio orokorrak, egitura organikoa, kide anitzeko organoak eta administrazio organoen eskumenak.

13. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

14. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa. Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. Funtzionamendua. Ondasunak. Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen jarduketen aurkaratzea eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta eskumenak.

15. gaia.–Administrazio zuzenbidearen iturburuak. Konstituzioa. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzarako eskuordetzea. Nazioarteko tratatuak.

16. gaia.–Erregelamenduak egiteko ahala: titulartasuna, mugak eta kontrola. Erregelamendua: motak. Erregelamenduen eraginkortasuna. Indargabetzeko ezintasun berekia.

17. gaia.–Antolaketa administratiboa. Pertsona bakarreko organoak eta kide anitzeko organoak. Eskumena eta hierarkia. Zentralizazioa, deszentralizazioa eta deskontzentrazioa.

18. gaia.–Administrazio ahalak. Legezkotasunaren printzipioa. Administrazioaren autotutoretza. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren eragileen erantzukizuna. Betebeharrak. Erreklamazio epeak eta prozedura. Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legea: printzipioak, eskubideak eta betebeharrak. Datu pertsonalen babesari buruzko araudi erregulatzailea: printzipioak, pertsonen eskubideak eta eskubideak gauzatzea.

19. gaia.–Administrazio egintza (I). Kontzeptua, osagaiak eta motak. Forma. Administrazio egintzen jakinarazpena eta argitalpena. Administrazioaren isiltasuna.

20. gaia.–Administrazio egintza (II). Administrazio egintzen eraginkortasuna eta betearazpena. Administrazio egintzaren ondorioen etendura. Nahitaezko betearazpena: premiamendu bidearen aipamen berezia. Administrazio egintzen baliozkotasuna eta baliogabetasuna. Administrazio egintzak ofizioz errebokatzea eta deuseztatzea.

21. gaia.–Administrazio-prozedura: kontzeptua eta motak. Erregulazioa. Alderdiak administrazio-prozeduran: herritarren eskubideak. Interesdunak. Ahalmena, legitimazioa eta ordezkaritza. Hasiera. Instrukzioa: entzunaldiaren izapideari aipamen berezia. Prozeduraren amaiera: erak.

22. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

23. gaia.–Jabari publikoa eta erakunde publikoen ondarea. Nafarroako ondarea: ondare-kudeaketaren kontzeptua, sailkapena eta printzipioak. Zerbitzu publikoaren kontzeptua. Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.

24. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zehapen ahalmena. Oinarriak, edukia eta mugak. Administrazio-zehapenak: kontzeptua eta motak. Zehapen prozedura.

25. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Oinarria eta mugak. Desjabetzearen subjektuak. Desjabetzerako baldintzak. Balio justua. Desjabetzea lehengoratzea.

26. gaia.–Errekurtso administratiboak. Errekurtso motak. Errekurtso administratiboak tramitatzeko eta ebazteko prozedura. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

27. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Eremua. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren organoak. Prozeduraren alderdiak. Errekurtsoaren xedea. Administrazioarekiko auzien prozedura. Epaia. Errekurtsoak.

28. gaia.–Administrazio publikoa eta justizia. Jurisdikzio-gatazkak, eskumen-gatazkak, eskumen-arazoak eta eskudantzia-gatazkak.

29. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

30. gaia.–Genero berdintasuna. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. Genero-indarkeria. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren Aurka Oso-osoko Babesa Emateko Neurriei buruzkoa. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa. Desgaitasuna. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duena. 12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa.

3.2.–Ogasun Publikoa eta Espainiako Finantza Sistema.

Ogasun publikoa.

1. gaia.–Sektore publikoa merkatu-ekonomian. Mugatzea, neurtzeko irizpideak, garrantzia eta bilakaera. Kontabilitate nazionala eta sektore publikoa. Ogasun Publikoa. Egungo edukiak.

2. gaia.–Sektore publikoak jarduera ekonomikoan esku hartzea. Merkatuaren akatsak. Sektore publikoaren helburuak. Sektore publikoaren eragiketak.

3. gaia.–Erabakiak hartzea sektore publikoan. Hautapen soziala eta norberaren lehentasunak. Funtzionamendu demokratikoa. Burokrazia eta interes taldeak.

4. gaia.–Aurrekontua. Kontzeptua eta egitura. Aurrekontuen zikloa. Aurrekontu-teknikak: aurrekontu administratibotik aurrekontua egiteko teknika modernoetara. Aurrekontua eta planifikaziorako eta kontrolerako sistemak.

5. gaia.–Efizientzia sektore publikoan. Ekoizpen publikoa eta ekoizpen pribatua. Proiektuak hautatzea eta ebaluatzea. Kostuak, etekinak eta erabakiak hartzeko arauak.

6. gaia.–Kudeaketa publikoa. Kudeaketa publikoa diziplina askoko zientzia den aldetik. Sektore publikoaren akatsak. Esku-hartze publikoaren mugak merkatuaren akatsak zuzentzerakoan. Enplegu publikoa: alderdi deskribatzaileak eta pizgarrien mekanismoak.

7. gaia.–Aurrekontuaren orekaren eta hazkunde eta egonkortasun ekonomikoaren arteko lotura. Diziplina fiskala Europar Batasunean. Aurrekontu-erakundearen erreforma Espainian: aurrekontu-egonkortasunari buruzko legeak.

8. gaia.–Gastu publikoa: hazkundea, ekitatea eta efizientzia azaltzeko teoriak. Gastu publikoaren hazkundea azaltzeko teoriak. Gastu publikoaren eragina eta banaketa-ondorioak. Gastu publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia: kontzeptua eta analisirako teknikak.

9. gaia.–Diru-sarrera publikoak. Sailkapen irizpideak. Prezioak eta enpresa publikoa. Prezio publikoak eta tasak. Kontribuzio bereziak. Zerga: kontzeptua eta bereizgarriak. Zerga motak. Zergen osagai diren elementuak.

10. gaia.–Zergapetzearen printzipioak. Mozkinaren eta ordaintzeko gaitasunaren printzipioak. Zergapetzearen eragina. Zerga sistemak. Zergapetze mota nagusiak. Zerga egituraren baldintzatzaileak. Bilakaera eta nazioarteko ereduak.

11. gaia.–Zergapetzearen kostuak. Efizientziaren kostuak. Gehiegizko karga eta zergapetze optimoa. Zerga-bilketaren kostuak. Iruzur fiskala: kontzeptuak, eraginak eta ezaugarri baldintzatzaileak.

12. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergapetzea. Kontzeptua eta izaera. Bilakaera. Errentaren gaineko kontzeptu fiskala. Iturri ezberdinak aintzat hartzea. Errenta irregularrak eta ondarearen aldaketak. Enpresa errentak. Zerga-salbuespenak eta gastu kengarriak. Unitate zergaduna: mugatzeko arazoak eta tratamendurako alternatibak. Tarifak eta horien arazoak. Autolikidazioa. Ondorio ekonomikoak eta egungo balorazioa.

13. gaia.–Sozietateen gaineko zergapetzea: kontzeptua eta ezaugarriak. Justifikazioa. Zerga-oinarria: arazoak eta zehazteko aukerak. Karga-tasak eta onura fiskalak. Zergaren eragina. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarekiko integrazioa.

14. gaia.–Salmenten gaineko zergapetze orokorra: kontzeptua eta sailkapena. Balio erantsiaren gaineko zergapetzea: tipologia eta arazoak. Eragina eta balorazioa.

15. gaia.–Kontsumo berariazkoen gaineko zergapetzea. Justifikazio arrazoiak. Bilakaera eta gaur egungo figurak. Eragina eta ondorio ekonomikoak. Kuota finkoa versus ad valorem zergapetzea. Kanpoko merkataritzaren gaineko zergapetzea.

16. gaia.–Tributu ereduen egungo joerak. Gaur egun indarra duten ereduen gaineko kritikak. Zergapetze mota berriak: ordenamendu zergak, zerga ekologikoak eta finantza transakzioen gaineko tasa. Erreforma fiskaletarako proposamenak.

17. gaia.–Defizit publikoa eta ogasun berezia. Finantzaketaren definizioak eta tresnak. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta eragin ekonomikoak; zorraren zama. Aktibo publikoen pribatizazioa. Inflazioa zerga gisa. Defizitaren ondorio ekonomikoak: hedapena eta kanporatze-efektua.

18. gaia.–Ogasun maila aniztuna. Federalismo fiskalaren printzipioak. Eskumenen banaketa eta finantzaketa ereduak. Gobernu arteko dirulaguntzak. Nazioarteko ogasuna: nazioarteko zergapetze bikoitza; harmonizazio fiskala.

Espainiako finantza sistema.

1. gaia.–Espainiako Finantza Sistemaren egitura instituzionala. Agintaritza monetarioa. Finantzaketarako bitartekariak. Finantza merkatuak.

2. gaia.–Espainiako Bankua. Zuzendaritza organoak. Eginkizunak. Kreditu entitateak zuhurtziaz gainbegiratzea. Politika monetarioa exekutatzea. Banku zentralen Europako sistema eta Europako Banku Zentrala.

3. gaia.–Kreditu erakundeak (I). Kreditu erakundeen jarduerak Europar Batasunaren esparruan. Kaudimenaren kontrola eta gutxieneko erreserben sistema. Kaudimenerako arauak eta kontrolerako arauak. Gordailuen berme-funtsak. Bankuak berregituratzeko prozesua: Bankaren Berregituratze Ordenaturako Funtsa eta babeserako sistema instituzionala.

4. gaia.–Kreditu erakundeak (II). Bankuak. Aurrezki kutxak. Gobernu organoak. Autonomia erkidegoen eskumenak. Banku-fundazioak. Kreditu-kooperatibak. Diru elektronikoaren entitateak.

5. gaia.–Bankuko eragiketa-multzoa: bankuaren mailegua, kreditu kontua irekitzea eta bankuko deskontua. Sinaduraren arriskua: abala eta dokumentu-kreditua. Gordailu-ziurtagiriak eta ordaindukoak. Aktiboen aldi baterako lagapenak. Banku-konpentsazioa. Banku-sekretua.

6. gaia.–Finantzarako beste bitarteko eta laguntzaile batzuk. Krediturako finantza establezimenduak. Jarduteko modua: "leasing" eta "factoring" delakoak. Elkarren bermerako sozietateak. Partaidetzaren bidezko finantzazioaren plataformak. Arrisku-kapitaleko sozietate eta funtsak. Tasazio sozietateak. Kalifikazio agentziak.

7. gaia.–Inbertsio kolektiboko erakundeak. Higigarrien inbertsiorako sozietateak eta funtsak. Higiezinen inbertsiorako sozietateak eta funtsak.

8. gaia.–Baloreen Merkatuari buruzko Legearen testu bategina: aplikazio-eremua. Balore negoziagarriaren kontzeptua. Kontuko idatzoharren bidez adierazitako baloreak. Lehen mailako merkatua. Baloreen jaulkipena. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala. Inbertsio zerbitzuen enpresak. Balore sozietateak eta agentziak. Zorroak kudeatzeko sozietateak. Inbertsioak Bermatzeko Funtsa.

9. gaia.–Diru merkatuak Bankuen arteko merkatuak. Baloreen merkatu deszentralizatuak: zor publiko anotatuaren merkatua, errenta finko pribatuaren AFBE merkatua. Garrantzi ekonomikoa. Tresna negoziatuak. Antolaketa. Eragiketak. Merkatu hipotekarioa: titulu hipotekarioak.

10. gaia.–Kapitalen merkatuak. Errenta aldakorra eta errenta finkoa. Lehen mailako merkatua. Akzioak saltzeko eskaintza publikoak. Bigarren mailako merkatua: balore-burtsa. Kontratazio sistemak. Bigarren merkatua. Merkatu eratorriak. Aukera kontratuak eta etorkizun negoziatuenak.

11. gaia.–Bigarren mailako merkatu ofizialetan kontratatzeko arauak. Eragiketen likidazioa eta konpentsazioa. Baloreak erosteko eskaintza publikoak. Negoziaziorako onartutako baloreen kontratuak. Komisioa. Burtsako salerosketa. Burtsako eragiketa motak: eskurako eta eperako eragiketak. Krediturako eragiketak. Balore berezien erosketa.

12. gaia.–Nazioarteko finantza merkatuak. Dibisen merkatuak. Truke-tasa. Truke-tasa zehazteko azalpen teoriak. Dibisa-merkatuko eragiketa motak: eskurako transakzioak, eperakoak, trukeak. Nazioarteko kreditu-merkatuak: bonu eta mailegu sindikatuak. Nazioarteko beste jaulkipen eta kokapen batzuk. Atzerriko inbertsioak Espainian. Espainiako inbertsioak atzerrian. Bi inbertsio moten araubide komuna.

13. gaia.–Aseguratzaileen sektorea. Aseguru enpresa. Aseguru-jardueran hasi eta jarduteko baldintzak. Hornidura teknikoak eta kaudimen-marjina. Derrigorrezko gutxieneko kapitala. Aseguru-jardueraren kontrol administratiboa. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa.

14. gaia.–Aseguruen eragiketaren osagai nagusiak. Aseguru kontratua: xedapen orokorrak. Kalteen kontrako asegurua. Pertsonen asegurua. Pentsio planak: modalitateak, oinarrizko printzipioak eta araubide finantzarioa. Pentsio-funtsak: araubide finantzarioa, entitate kudeatzaileak eta gordailuzainak.

4.–4. zatia. Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbidea

4.1.–Zati orokorra eta tributu prozedurak.

1. gaia.–Finantza zuzenbidea: kontzeptua, autonomia eta edukia. Ogasun Publikoa Espainiako Konstituzioan.

2. gaia.–Estatuko Aurrekontu Orokorrak: edukia, aurrekontuen egitura, mugak eta aldaketak.

3. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: alderdi orokorrak. Nafarroako Ogasun Publikoaren araubidea: eskubideak eta betebeharrak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena. Kredituak, mugak eta haien aldaketak. Nafarroako Aurrekontu Orokorren exekuzioa eta likidazioa. Gastu publikoa exekutatzeko prozedura bereziak Nafarroan.

4. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren kontrola. Barne kontrola: kontu-hartzearen aipamen berezia. Kanpo kontrola: Kontuen Ganberaren eskumenaren eremua, funtzioak, antolaketa eta osaera.

5. gaia.–Tributu Zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Tributu Zuzenbidearen iturriak. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra: printzipio orokorrak.

6. gaia.–Nafarroako tributu arauen aplikazioa eta interpretazioa. Denbora eremua eta eremu espaziala. Lege iruzurra. Analogia Tributu Zuzenbidean. Simulazioa.

7. gaia.–Tributuak: kontzeptua, xedeak eta motak. Harreman juridiko-tributarioa. Zerga-egitatea. Zergapetua ez egotea eta salbuespena. Salbuespen subjektiboak eta objektiboak. Sortzapena.

8. gaia.–Zerga-oinarria: kontzeptua eta zehaztapen edo zenbatespen araubideak. Likidazio oinarria. Karga-tasa. Tributu-kuota. Zerga-zorra.

9. gaia.–Zergapekoak: motak. Eskubideak eta bermeak. Subjektu pasiboak. Zergaduna. Ordezkoa. Atxikitzailea eta konturako diru-sarrera egiteko betebeharra duena. Tributu ordenan jarduteko ahalmena. Ordezkaritza. Egoitza eta helbide fiskala.

10. gaia.–Tributuen arduradunak Araubide orokorra. Erantzukizun solidarioaren kasu bereziak. Arduradunak ustiapen edo jarduera ekonomikoak eskuratzeagatik. Erantzukizun subsidiarioaren kasu bereziak. Atxikitako ondasunen oinordekoak eta eskuratzaileak.

11. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (I). Kontzeptua eta ezaugarriak. Xedapen orokorrak: prozeduren tramitazio egoera; agirien kopia; arduradunen identifikazioa; ziurtagiriak eta kopiak egitea; agiriak aurkeztea; zerga arloko administrazioaren betebeharra eskubideen erabilera errazteko; administrazio organoak. Zergapekoari informazioa eta laguntza ematea: informazioa eta laguntza, argitalpenak, jakinarazpenak eta tributu arloko kontsultak. Gizartearen lankidetza.

12. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (II). Tributuak kudeatzeko prozedura: hasiera. Tributu aitorpena. Autolikidazioak. Salaketa publikoa. Ebatzi beharra eta ebazteko epeak. Entzute tramitea eta alegazioak. Jakinarazpenak. Froga.

13. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (III). Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak. Egiaztapen laburtua. Balioak egiaztatzea. Tributuen likidazioa: izaera eta motak.

14. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (IV). Laguntza eman beharra. Agintariek eta erakundeek datuak emateko duten betebeharra. Tributu gaietan eragina duten datuen isilpekotasuna. Sarrera bidegabeen itzulketa. Autolikidazioen zuzenketa eta tributu jasanarazpena duten egintzak eta atxikipenak eta konturako sarrerak aurkaratzea.

15. gaia.–Diru-bilketaren kudeaketa Nafarroan (I). Ezaugarriak eta legezko araubidea. Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketarako organoak. Nafarroako Foru Ogasuneko diru-sarrerak erakunde laguntzaileen bitartez. Tributu zorrak kobratzeko pribilegioak. Ogasun Publikoa eta konkurtso-prozesuak.

16. gaia.–Diru-bilketaren kudeaketa Nafarroan (II). Zorren iraungipena. Ordainketa: betekizunak, bitartekoak eta egiaztagiriak; ordainketaren ondorioak eta ordainketak egoztea; ez ordaintzearen eta kontsignaziorik ezaren ondorioak. Preskripzioa. Kaudimengabezia. Barkamena.

17. gaia.–Diru-bilketaren kudeaketa Nafarroan (III). Ordainketa arbitratzeko formula bereziak. Ordainketak geroratzea eta zatikatzea. Konpentsazio prozedura.

18. gaia.–Diru-bilketaren kudeaketa Nafarroan (IV). Premiamendu bidezko diru-bilketaren prozedura. Aurka egiteko arrazoiak. Prozeduraren fase aurreratuak: enbargoa, gordailua eta besterentzea. Hirugarrengotzak. Ekintza zibil eta penalak.

19. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura Nafarroan (I). Tributuen ikuskapena: eginkizunak, antolaketa, eskubideak eta betebeharrak. Ahalmenak. Jarduketa motak. Tributuen gaietan eragina duen informazioa eskuratzeko jarduketak. Argibide eta aholkuak emateko jarduketak.

20. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura Nafarroan (II). Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak: jarduketak egiteko tokia eta denbora. Prozeduraren hasiera, garapena eta bukaera. Ikuskapen jarduketen agiriak. Zehapenak ezartzea.

21. gaia.–Tributu arloko arau-hausteak eta zehapenak Nafarroako Tributu Zuzenbidean (I). Kontzeptua. Araudia. Arau-hausleak. Arau-hauste arinak eta astunak. Tributu arloko zehapenak. Tributu arloko zehapenak mailakatzeko irizpideak. Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko erantzukizuna iraungitzea.

22. gaia.–Tributu arloko arau-hausteak eta zehapenak Nafarroako Tributu Zuzenbidean (II). Tributu arloko zehapenak ezartzeko prozedura. Zehapenak ezartzeko eskumena duten organoak. Prozedura bereizia. Hasiera, instrukzioa, entzunaldia interesdunei, tramitazio laburtua eta ebazpena. Ebazpena emateko epea.

23. gaia.–Ogasun Publikoaren kontrako delituak. Ogasun Publikoaren kontrako delituen zigor moten azalpena. Erantzukizun zibila. Ogasun Publikoaren kontrako delituei loturiko likidazioak. Nafarroako tributu arloari eragiten dioten Estatuko laguntzak berreskuratzeko prozedura.

24. gaia.–Egintzen berrikuspena bide administratiboan Nafarroan. Berrikuspen prozedura bereziak. Berraztertzeko errekurtsoa. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko eta Administratiboaren antolaketa. Prozedurako interesdunak: ahalmena, legitimazioa eta ordezkaritza.

25. gaia.–Nafarroan bide ekonomiko-administratiboan aurkaratzen ahal diren egintzak. Berrikuspena zabaltzea. Metaketa. Aurkaratzen ahal den egintza etetea. Prozedura. Aparteko berrikuspen errekurtsoa. Bermeen kostua itzultzea eta haien murrizketa proportzionala.

4.2.–Zati berezia.

1. gaia.–1841eko Lege Itunduaren xedapenak Ogasunaren arloan. Hitzarmen Ekonomikoa eta Ekonomia Ituna: bi kontzeptuen arteko desberdintasunak. Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoen historia laburra. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren xedapenak arlo honetan.

2. gaia.–Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa (I). Xedapen orokorrak. Tributu-harmonizazioa: arau komunak. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Ondarearen gaineko zerga. Sozietateen gaineko zerga. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. Kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga.

3. gaia.–Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa (II). Balio erantsiaren gaineko zerga. Zerga bereziak. Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia.

4. gaia.–Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa (III). Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Aseguruetako primen gaineko zergak. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Jokoaren gaineko tributuak. Finantza-transakzioen gaineko zerga. Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga. Tasak. Kudeatzeari eta prozedurari buruzko arauak. Toki ogasunak.

5. gaia.–Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa (IV). Arbitraje Batzordea. Ekarpen ekonomikoa. Koordinazio Batzordea.

6. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zerga-egitatearen eremu material eta pertsonala. Zerga-oinarria: arau orokorra. Lan-etekinak.

7. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (II). Ondasun higigarrien nahiz higiezinen kapitalaren etekinak. Enpresa edo lanbide jardueretako etekinak.

8. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (III). Ondarearen gehitzeak eta gutxitzeak. Errentak eratxikitzea, nazioarteko gardentasun fiskala, inbertsio kolektiboko erakundeak eta irudi-eskubideak.

9. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (IV). Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Likidazio oinarria. Zerga kalkulatzea: kuota osoa, kuota likidoa eta kuota diferentziala. Tributu-zorra.

10. gaia. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (V). Baterako tributazioa. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zergaren kudeaketa: atxikipenak eta konturako beste ordainketa batzuk, prozeduraren hasiera, likidazioa eta formazko betebeharrak.

11. gaia.–Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Izaera, helburua eta aplikazio eremua. Elementu pertsonalak. Zergapeturik egotea. Establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak. Errentak eratxikitzeko araubideko entitateak. Egoiliar ez diren entitateen ondasun higiezinen gaineko karga berezia.

12. gaia.–Pertsona fisikoen ondarearen gaineko zerga. Araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Ondare-elementuen eratxikitzea eta egozpena. Zerga-oinarria eta likidazio-oinarria. Sortzapena. Tributu-zorra Zergaren kudeaketa.

13. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera, araudia eta aplikazio eremua. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuespenak.

14. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (II). Zerga-oinarria: kontzeptua eta kalkulua; balioaren zuzenketak: amortizazioak; finantza errentamendurako kontratuak eta erabilera lagatzekoak, erosteko edo berritzeko aukera dutenak; narriaduraren ondoriozko balio-galera, pentsio planetako ekarpenak eta kontribuzioak; zerga ondorioetarako kengarriak ez diren gastuak; balorazio arauak; denbora-egozpena; berrinbertsioak; zenbait aktibo ukiezin lagatzearen ondoriozko diru-sarrerak; finantza gastuen kenkarietarako arauak.

15. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (III). Likidazio oinarria. Likidazio-oinarriaren murriztapenak. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Tributu zorra: karga tasak eta kuota osoa; hobariak; zergapetze bikoitza saihesteko metodoak; pizgarriengatiko kenkariak.

16. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (IV). Ordainketa zatikatua. Konturako ordainketen kenkaria. Zergaren kudeaketa: entitateen aurkibidea, kontabilitateko betebeharrak eta borondatezko errebalorizazioak; aitorpen-autolikidazioa; ofiziozko itzulketa; atxikipena eta konturako diru-sarrera egiteko betebeharra.

17. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (V). Salbuespen partziala duten entitateen araubidea. Etxebizitzak errentan ematen diharduten entitateak. Zerga kontsolidaziorako araubidea.

18. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (VI). Honako hauen araubide berezia: bat-egiteak, zatiketak, aktiboen ekarpenak, baloreen trukaketak eta europar sozietate batek edo europar sozietate kooperatibo batek helbide soziala Europar Batasuneko kide den estatu batetik beste batera aldatzea. Beste araubide berezi batzuk: zerrenda eta oinarrizko ezaugarriak.

19. gaia.–Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. Xedapen orokorrak. Zerga-egitatea. Salbuespenak. Zergaren subjektu pasiboak eta erantzuleak. Zerga-oinarria. Likidazio oinarria. Tributu-zorra. Sortzapena eta preskripzioa. Arau bereziak. Betebehar formalak.

20. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera eta aplikazio eremua. Ondasun-ematea eta zerbitzu-emateak: zerga-egitatea; ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren pean dagoen egitatearen mugapena; zenbait terminori dagozkien kontzeptuak; zergapetuta ez dauden eragiketak; parekatutako eragiketak.

21. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (II). Ondasunak eskuratzea Europar Batasunaren barnean: zerga-egitatea; zergapeturik ez egotea; kontzeptua; parekatutako eragiketak.

22. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (III). Salbuespenak.

23. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (IV). Sortzapena. Zerga-oinarria. Zergaren subjektu pasiboak eta erantzuleak. Jasanarazpena. Zerga-tasa.

24. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (V). Kenkariak eta itzulketak.

25. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (VI). Araubide bereziak. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa.

26. gaia.–Zerga bereziak. Izaera. Zerrenda. Zergapeko egintzak, elementu pertsonalak eta tributu zorraren kalkulua. Zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren aipamen berezia: zerga-egitatea, salbuespenak, itzulketak eta murriztapenak, subjektu pasiboak, sortzapena, zerga-oinarria, zerga tasak, likidazioa eta zergaren ordainketa. Hidrokarburoen gaineko zerga. Tabako-laboreen gaineko zerga. Elektrizitatearen gaineko zerga. Ikatzaren gaineko zerga berezia.

27. gaia.–Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga.

28. gaia.–Aseguruetako primen gaineko zerga. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga.

29. gaia.–Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Izaera eta aplikazio eremua. Ondare eskualdaketak: zerga-egitatea; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; tributu-kuota; kasu bereziak. Sozietate eragiketak: zerga-egitatea; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; tributu-kuota. Egintza juridiko dokumentatuak: printzipio orokorrak; notario agiriak; merkataritza agiriak; agiri judizialak. Hiru karga motei aplikatzen zaizkien xedapenak: onura fiskalak; balioen egiaztapena; sortzapena eta preskripzioa; formazko betebeharrak; itzulketak; zergaren kudeaketa.

30. gaia.–Jokoaren gaineko tributuak. Finantza-transakzioen gaineko zerga. Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga.

31. gaia.–Fundazioen eta babesletza jardueren tributu araubidea. Kooperatiben zerga araubidea.

32. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko Foru Legea: xedapen orokorrak, tasa eta prezio publikoak.

33. gaia.–Nafarroako Toki Ogasunen finantzaketa. Nafarroako toki-erakundeen baliabide motak. Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Lurraren kontribuzioa. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak.

34. gaia.–Araubide arrunteko autonomia erkidegoen finantzaketa: printzipioak eta finantza baliabideak. Aipamen berezia: lagatako tributuak eta zerga-ardurakidetza.

35. gaia.–Ekonomia eta Ogasun Departamentua: aurrekariak, eginkizunak eta egitura. Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoa: egitura eta eginkizunak.

Iragarkiaren kodea: F2401938