37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, honako honetan: udal ordenantza, arautzen dituena etxebizitzak birgaitzeko laguntzak. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2024ko otsailaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea honako hau: udal ordenantza, arautzen dituena etxebizitzak birgaitzeko laguntzak, Artaxoan.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Baldin erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten bada, osoko bilkuran ebatziko dira, eta, halaber, osoko bilkuran ebatziko da aldaketaren behin betiko onespena. Nolanahi ere, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Artaxoan, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2402129