37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

303/2024 EBAZPENA, 2024ko otsailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 6an hartu zuen erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz –2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren–, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 6an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu zen.

"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2023ko urtarrilaren 27an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 19. zenbakian, errektoreak 2023ko urtarrilaren 12an emandako 41/2023 Ebazpenaren bidez.

Zenbait instantziak hala adierazi baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan aldaketa batzuk egitea, unibertsitatean egiaz dauden beharretara egokitu dadin.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2024ko otsailaren 6an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita."

Iruñea, 2024ko otsailaren 6a.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK. 2024. URTEKO EKITALDIA

A.–Lanpostuen aldaketak.

A.1. Ezarritako campusaren aldaketa.

Lanpostu honen kokapena aldatu da:

LANPOSTU ZK.

IZENA

ATXIKIPENA

LEHEN EZARRIA ZUEN CAMPUSA

ORAIN EZARRIA DUEN CAMPUSA

472

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA /-/-/ -

IRUÑEA

TUTERA

Justifikazioa: administrari lanpostuak aktibatzeko aukera ematea bi campusetan.

A.3. Osagarriaren aldaketa.

LANPOSTU ZK.

IZENA

LANPOSTUAK LEHEN ZUEN
OSAGARRIA

LANPOSTUAK ORAIN DUEN
OSAGARRIA

4

ZERBITZUKO ZUZENDARIA

----

%25

Justifikazioa: Unibertsitatearen Zerbitzu Juridikoko zuzendariak duen ordainsaria Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak duen ordainsariarekin parekatzea, pareko eginkizunak betetzeagatik; izan ere, lehenak Unibertsitatearen ordezkaritzako eta defentsa juridikoko eginkizunak betetzen ditu, eta, hortaz, bete beharra dago ordainsariak Foru Administrazioarenekin parekatzeko gure plantillari oro har aplikatzen zaion printzipioa.

B.–Lanpostuen amortizazioa.

Lanpostu hauek amortizatu dira:

–Kudeatzailetza / liburutegi zerbitzua.

  • Zerbitzuetako ofiziala.
    • Lanpostuaren zk.: 836.
    • Maila: C.

–Kudeatzailetza / Liburutegi Zerbitzua / Erosketen Atala / Aldizkako Argitalpenen Bulegoa.

  • OLko administraria.
    • Lanpostuaren zk.: 749.
    • Maila: C.

–Kudeatzailetza / Irakaskuntza Zerbitzua / Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala.

  • OLko administraria.
    • Lanpostuaren zk.: 57.
    • Maila: C.

–Kudeatzailetza / Irakaskuntza Zerbitzua / Graduondoko Ikasketetarako eta Antolamendu eta Programazio Akademikorako Atala.

  • OLko administraria.
    • Lanpostuaren zk.: 773.
    • Maila: C.

–Kudeatzailetza / Ekonomia Gaietarako Zerbitzua / Ekonomia Kudeaketako Atala / -.

  • OLko administraria.
    • Lanpostuaren zk.: 731.
    • Maila: C.

Justifikazioa: merezimendu-lehiaketa bidez egin diren lekualdatze prozesuak amaituta, aipatutako unitateen plantilla doitzea. Hala, teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen barne-igoerako salbuespenezko prozesurako egindako plangintza gauzatzen da, hura onesteko erabakian ezarritakoaren arabera prozesu horrek ezin baitu gehikuntzarik ekarri plantilla organikoan. Salbuespenezko prozesua 2023ko otsailaren 27ko Erabakiaren bidez onetsi zen.

Iragarkiaren kodea: F2402124