37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

16C/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita zuzentzea Vicarli Handling SL enpresaren hitzarmen kolektiboa inskribatzeko ebazpena.

2023ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitara eman zen Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 36C/2023 Ebazpena, zeinaren bidez erabakitzen baita Uharteko Vicarli Handling SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitalpena aztertzean ikusi da oker bat gertatu dela, hitzarmenaren testua soldaten taulak erantsi gabe bidali zelako, eta taula horiek hitzarmenarekin batera argitaratu behar dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, administrazio publikoek edozein unetan zuzentzen ahalko dituzte, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetan dauden akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak; beraz, bidezkoa da 36C/2023 Ebazpena zuzentzea eta Vicarli Handling SL enpresaren hitzarmen osoa berriz argitaratzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Zuzentzea Vicarli Handling SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31100221012014) inskribatzeko ebazpena, hitzarmen osoa soldaten taulekin batera argitaratzeko.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Vicarli Handling SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2401252