37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

11C/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Zizur Nagusiko Udalaren eta udaleko langile lan-kontratudun finkoen eta aldi baterakoen arteko enplegu-baldintzei buruzko hitzarmena, 2017-2019 urteetakoa, aldatzeko akordioa.

Aztertu da Zizur Nagusiko Udalaren eta udaleko langile lan-kontratudun finkoen eta aldi baterakoen arteko enplegu-baldintzei buruzko hitzarmena, 2017-2019 urteetakoa, aldatzeko akordioaren testua (hitzarmenaren kode zenbakia: 31007942012001). Akordio hori udaleko ordezkariek eta ordezkari sindikalek sinatu zuten 2023ko azaroaren 13an, eta 2023ko azaroaren 29an sartu zen erregistro honetan.

Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen arloko lan-agintaritzak akordioaren testuaren kontrol formalaren eskumena baino ez du, Langileen Estatutuaren 85.3 artikuluan hitzarmen kolektiboetarako ezarritako gutxieneko edukia betetzen duela egiaztatzeko.

Aurrekoa gorabehera, ohartarazi behar da toki erakundeak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren eta hura garatzeko erregelamenduen aplikazio-eremuaren mende daudela, eta haietan jasotako arauak aginduzkoak direla, eta ez gutxienekoak.

Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3 artikuluarekin, baita Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuekin eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Agintzea Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko Zizur Nagusiko Udalaren eta udaleko langile lan-kontratudun finkoen eta aldi baterakoen arteko enplegu-baldintzei buruzko hitzarmena, 2017-2019 urteetakoa, aldatzeko akordioa (kode zenbakia: 31007942012001).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 19an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Zizur Nagusiko Udalaren eta udaleko langile lan-kontratudun finkoen eta aldi baterakoen arteko enplegu-baldintzei buruzko hitzarmena, 2017-2019 urteetakoa, aldatzeko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2401215