37. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

349/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko abenduaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2023 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Bertan sartu ziren aholkulari juridikoen zenbait lanpostu.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 29an emandako 315/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen sei lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen sei lanpostu betetzeko deialdia, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

DEIALDIA, AHOLKULARI JURIDIKOEN SEI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hauek dira:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen sei lanpostu betetzea oposizio bidez. Lanpostuak funtzionario araubidekoak dira, A mailakoak. Lanpostu hutsak aukeratu baino lehen zehaztuko dira lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak.

1.2. Sei lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Hiru lanpostu, txanda irekian.

–Hiru lanpostu, igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero izangaiak hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek bete beharko dituzte honako betebehar hauek:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitateko zuzenbide gradudun edo lizentziadun titulua izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzu egiten ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horietan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoko deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.

Telematika bidez ordainduko da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko. Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aipamenetik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien kausengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Joseba Asiain Albisu jauna, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia.

–Ordezko epaimahaiburua: Belén Lopez Carballo andrea, Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaiko kidea: Francisco Negro Roldan jauna, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Ildefonso Sebastián Labayen jauna, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Administrazioarekiko Auzien Ataleko burua.

–Epaimahaiko kidea: Ignacio Amatriain Cía jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzea Antolatzeko Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Gonzalo Rubio Ezquieta jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Aholkularitza eta Zabalkunderako Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

–Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Luis Ibarrola Berasain jauna, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko aholkulari juridikoa.

–Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Sandra Santesteban Oroz andrea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Afera Penalen Ataleko burua.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2025eko urtarriletik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Nolanahi ere, lehenengo proba egiten denetik bigarrena egiten den arte sei hilabete igaroko dira gutxienez.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaiendako posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Hiru gai garatu beharko dira:

–Lehenbiziko gaia: gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 1. zatian (zuzenbide zibila eta hipotekarioa) agertzen diren gaien artetik.

–Bigarren gaia: gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 2. zatian (merkataritza zuzenbidea, finantzen eta tributuen arloko foru zuzenbidea eta zigor zuzenbidea) agertzen diren gaien artetik.

–Hirugarren gaia: gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 3. zatian (estatuko administrazio zuzenbidea) agertzen diren gaien artetik.

Proba idatzi hori egiteko 6 ordu izanen dira gehienez.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, bai eta gaietako batean 0 puntuko kalifikazioa dutenak ere.

6.3.2. Bigarren proba:

Hiru gai garatu beharko dira:

–Lehenbiziko gaia: gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 4. zatian (zuzenbide prozesala) agertzen diren gaien artetik.

–Bigarren gaia: gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 5. zatian (zuzenbide konstituzionala, Europar Batasunekoa eta lan arlokoa) agertzen diren gaien artetik.

–Hirugarren gaia: gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 6. zatian (foru zuzenbide publikoa) agertzen diren gaien artetik.

Proba idatzi hori egiteko 6 ordu izanen dira gehienez.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Bigarren proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, bai eta gaietako batean 0 puntuko kalifikazioa dutenak ere.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Irizpen, txosten eta/edo ebazpen-proposamen bat idatziz garatu eta ebatzi beharko da, I. eranskineko gai-zerrendan jasotako aholkularitza juridikoaren eskumeneko gai juridikoekin lotuta epaimahaiak planteatutako kasu praktiko bati buruz.

Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Idatzizko proba horretan, izangaiek baimena izanen dute kontsultak egiteko liburuetan eta legeriaren testu hutsen bilduma juridikoetan (doktrinaren gaineko iruzkinik gabeak), baita Konstituzio Auzitegiaren eta Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian ere (paperean egonen dira). Izangai bakoitzak eramanen du material hori, epaimahaiak probarako ezartzen dituen mugekin. Ezin izanen da beste edozein testu edo dokumentazio kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Proba honi dagokion puntuazioa 20 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.4. Laugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Idazki judizial bat garatu beharko da, hala nola demanda bat, demandaren erantzuna, ondorioak, apelazio-errekurtsoa, apelazio-errekurtsoa aurkaratzea, erregutze-errekurtsoa, erregutze-errekurtsoa aurkaratzea edo pertsonatze-idazkiak, kasazioko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa prestatzea edo jartzea. Epaimahaiak garatzeko planteatuko duen kasu praktikoak lotura izanen du Aholkularitza Juridikoaren berezko eskumenen gai juridikoekin, zeinak I. eranskineko gai-zerrendan jasota baitaude.

Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Idatzizko proba horretan, izangaiek baimena izanen dute kontsultak egiteko liburuetan eta legeriaren testu hutsen bilduma juridikoetan (doktrinaren gaineko iruzkinik gabeak), baita Konstituzio Auzitegiaren eta Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian ere (paperean egonen dira). Izangai bakoitzak eramanen du material hori, epaimahaiak probarako ezartzen dituen mugekin. Ezin izanen da beste edozein testu edo dokumentazio kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Proba honi dagokion puntuazioa 20 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.4. Ondoren, izangaiek, epaimahaiaren aurreko ekitaldi publiko batean, irakurriko dituzte garatu dituzten gaiak. Ekitaldi horretan, epaimahaiak galderak egiten ahalko ditu garatutako gaiari buruz edo kasu praktikoekin loturiko edozein auziri buruz. Izangaiak ahoz erantzunen du, hamar minutuko gehieneko epean. Izangaiei dei eginen zaie beren ariketaren irakurketa publikoa egiteko epaimahaiaren aurrean. Eguna, ordua eta tokia emanen zaizkie. Probaren balorazioa bateratua izanen da, hau da, idatzizko zatia eta epaimahaiak egindako galderei ahoz emandako erantzuna osotara baloratuko dira.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barnean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera banatuta eta lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin daitezen.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, lehenengo ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren ariketan, hirugarren ariketan eta laugarren ariketan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, ezartzen den bidea erabiliz:

–Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

8.2. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuen hautaketa hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzeko, edo borondatezko eszedentzian eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterakoren batean.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan –7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko, besteren baten beharra izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Funtzionario bihurtzen diren izangaiei, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean ofizialki argitaratu beharreko tramiteak, epaimahaiak proben deialdiei eta kalifikazioei buruz egiten dituen ebazpen eta jarduketen gaineko informazioa eta, orobat, interesdunentzat jakingarri den informazio guztia Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdi honen fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunearen bitartez, helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, deialdi honen aipamenean sartuta.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.

2) Hautapen prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatua:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortu duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira, bai hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, bai hautapen prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

Hautapen prozesu osoa gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko ataleko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7.3 oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuta.

Exijitutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da euskara maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek sarrera-deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

12.6. Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda horiek subsidiarioak izanen dira, eta haiek erabili baino lehen, bitarteko izendapenetarako langile finkoen edozein zerrenda erabiliko da, jada eratua edo gerora osatuko dena.

13.–Bitarteko izendapena.

13.1. Bitarteko izendapenerako izangaien zerrenda eratuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan A mailako edo taldeko lanpostu batean langile finkoak direnekin, baldin eta Zuzenbideko gradudun edo lizentziadun titulu unibertsitarioa eskatzen duen lanpostu baterako izendatu badira.

Bitarte baterako izendatzen direnak Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuan arituko dira, aholkulari juridikoaren eginkizunetan.

13.2. Honela zehaztuko da bitarteko izendapenerako izangaien zerrendako pertsonen hurrenkera:

1) Probak gainditu dituztenak plazarik lortu gabe.

2) Hautapen prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatua:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortu duten izangaiak.

Hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien ordena. Probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien ordena finkatzeko, berriz, irizpide hauek erabiliko dira: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko ataleko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7.3 oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen.

13.3. Bitarteko izendapenerako izangaiekin onesten den zerrenda subsidiarioa izanen da bitarteko izendapenerako langile finkoen beste edozein aurreko zerrendarekiko.

13.4. Bitarteko izendapenerako izangaien zerrendan dauden pertsonei lehenago deituko zaie aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan daudenei baino.

14.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haien oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. zatia.–Zuzenbide zibila eta hipotekarioa.

1. gaia.–Zuzenbide zibila: haren garrantzia ordenamendu juridikoan eta zuzenbidearen zientzian. Zuzenbide zibila Espainian. Kodetzeko prozesua. Espainiako Kode Zibila: egitura eta edukia. Kode Zibilaren eraginkortasun indargabetzailea eta eraginkortasun orokor osagarria. Kode Zibilaren aldaketa nagusiak eta lege osagarriak.

2. gaia.–Arau juridikoak: izaera, ezaugarriak, egitura eta sailkapena. Ordenamendu juridikoa: kontzeptua eta ezaugarriak. Ordenamenduaren balio nagusiak. Arauen interpretazioa: motak, osagaiak eta erregelak. Arauaren eraginkortasun juridikoa. Lege-iruzurra. Arauak nahitaez bete beharra eta zuzenbideko errakuntza.

3. gaia.–Foru zuzenbideak: foru-kodetzearen aurrekariak. Foru zuzenbideak Konstituzioaren sisteman: zuzenbide zibileko legeak eta konpilazioak, indarrean direnak. Nafarroako Foru Komunitateak zuzenbide zibilaren arloan duen eskumena, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren arabera. Foru Berria: egitura, edukia eta eraginkortasuna.

4. gaia.–Espainiako ordenamenduaren iturriak: zerrenda eta hierarkia. Konstituzioa eta Europar Batasuneko zuzenbidea iturrien sisteman. Legea: kontzeptua, betekizunak eta motak. Ohitura: motak eta froga. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Zuzenbidearen beste iturri batzuk. Legearen hutsuneak eta analogia.

5. gaia.–Nafarroako zuzenbide zibilaren iturriak. "Paramiento fuero vienze". Askatasun zibilaren printzipioa. Ohitura Nafarroako zuzenbide zibilean: kontzeptua, betekizunak eta aplikazio-eremua. Ohitura motak eta horren froga. Usadio soilen balioa Nafarroako zuzenbide zibilean. Nafarrari dagokion foru izaera zibila. Pertsona juridikoen nafar izaera.

6. gaia.–Foru lege zibila. Nafarroako zuzenbidearen printzipio orokorrak: printzipioen kontzeptua, formulazioa eta eginkizunak. Nafarroako tradizio juridikoa. Hura osatzen duten testuak. Haren balioa foru zuzenbide zibilaren arauak interpretatu eta integratzeko. Nafarroako zuzenbide historikoaren indarraldiaren arazoa. Zuzenbide osagarria: estatuan jatorria duten foru arauak. Analogiaren funtzio integratzailea Nafarroako zuzenbidean.

7. gaia.–Legeen aplikazioa denboran. Isilbidezko indargabetzea. Trantsizioko arauak. Atzeraeraginaren edo atzeraeraginik ezaren arazoa. Legeen aplikazioa espazioan. Nazioarteko zuzenbide pribatua eta eskualdeen arteko zuzenbidea Espainian: Kode Zibilaren arau nagusiak. Legeen arteko gatazkaren arloko arauak. Preklusioaren efektua edo desplazamendua foru arauen aplikazioan. Foru lege zibilaren desplazamendua erabilera faltagatik.

8. gaia.–Harreman juridikoa. Instituzio juridikoa. Eskubide subjektiboa. Eskubide subjektiboen kategoriak. Eskubide subjektiboak eskuratzea eta azkentzea. Egoera juridiko sekundarioak deiturikoak: eskubide-igurikimenak eta bitarteko egoera juridikoak. Eskubideen erabilera; haien mugak: fede ona eta eskubide-abusua. Ordezkaritza negozio juridikoetan: teoria orokorra. Legezko eta borondatezko ordezkaritza, zuzena eta zeharkakoa; ahalorde ezeztaezina.

9. gaia.–Harreman juridikoaren subjektua. Nortasuna: eskuratzea eta azkentzea. Nortasunaren eskubideak. Pertsonen gaitasuna: motak. Gaitasuna aldatzen duten inguruabarrak; egoera zibilaren teoria. Adin-nagusitasuna eta emantzipazioa.

10. gaia.–Kode Zibilaren arauak pertsona juridikoari buruz: kontzeptua, motak, eraketa, gaitasuna eta azkentzea. Beloa altxatzearen teoria. Elkarteak eta fundazioak: kontzeptua eta estatuko araubide juridikoa. Nafarroaren eskumena elkarteen, sozietateen eta fundazioen alorrean. Nafarroako fundazioen erregulazioa. Nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta subjektuak Foru Berrian. Etxea.

11. gaia.–Egitate juridikoa eta egintza juridikoa. Negozio juridikoa. Negozio juridikoaren osagaien teoria orokorra. Borondatea: betekizunak; isiltasuna borondatearen adierazpen gisa. Borondatearen adierazpenaren baliogabetasuna eta eraginkortasunik eza: deuseztasuna, deuseztagarritasuna eta hutsaltzea. Borondatearen akatsak. Borondatearen adierazpena eta isiltasuna Nafarroako zuzenbidean.

12. gaia.–Negozio juridikoaren osagai akzidentalak. Baldintza, epemuga eta modua: kontzeptua, betekizunak eta eraginak. Negozio juridikoaren kausa eta negozio abstraktuak. Negozio juridiko anomaloak: zeharkakoak, simulatuak, fiduziarioak eta iruzurrekoak. Simulazioak, hirugarrenei egindako iruzurrak eta aberaste kausagabeak Foru Berrian duten presentziaren aipamena.

13. gaia.–Denboraren eragina harreman juridikoetan Haren zenbaketa. Preskripzioaren teoria orokorra: kontzeptua, motak, oinarria eta eraginak. Preskripzio azkentzailea eta iraungipena Kode Zibilean. Preskripzio azkentzailea, iraungipena, uko egitea eta erabilera falta Nafarroako zuzenbidean.

14. gaia.–Eskubide errealak: kontzeptua eta krediturako eskubidearekiko aldeak. Eskubide errealen tipikotasuna. Eskubide errealen sailkapena. Jabariaren eskubide erreala: hedadura, edukia, mugak eta mugapenak zuzenbide erkidean. Jabetzaren berezitasunak, jabariaren mugapenak eta fruituen araubidea Foru Berrian.

15. gaia.–Jabariaren babesa: erreibindikazio-akzioa. Mugaketak, itxiturak eta mugarriak Foru Berrian. Jabaria eskuratzeko moduak. Tituluaren teoria eta modua zuzenbide erkidean. Foru Berriaren 355. legea. Ondasun higiezinak eta higigarriak okupatzea. Tradizioa: zuzenbide erkidean dauden motak aztertzea eta foru erregulazioaren aipamena.

16. gaia.–Ondasun higigarrien eta higiezinen akzesioa. Usukapioa: sailkapena, betekizunak eta eraginak. Usukapioari uko egitea. Usukapioaren foru berezitasunak. Jabetza intelektuala; edizio kontratuaren aipamena.

17. gaia.–Jabaria galtzeko moduak: teoria orokorra. Abandonua. Jabaria galtzea, "non domino" eskuraketen ondorioz. Jabetza horizontala. Turismo-erabilerako ondasun higiezinak txandaka aprobetxatzeko eskubidea.

18. gaia.–Ondasun-erkidegoa eta jabekidetasuna. Kode Zibileko arauak eta Nafarroako zuzenbide zibileko erkidego berezien aipamen berezia: bazkalekuak, fazeriak, iralekuak, kontzeju jabaria eta kanpoko auzotasunak.

19. gaia.–Edukitza: kontzeptua eta izaera juridikoa. Edukitza motak. Edukitza eskuratu, kontserbatu eta galtzea. Edukitzaren ondorioak, hura erabiltzean eta erabiltzeari uztean. Edukitzaren tutoretza. Edukitzari buruzko arauak Foru Berrian.

20. gaia.–Zortasunaren eskubide erreala: kontzeptua, izaera eta oinarria. Motak: predialak eta pertsonalak. Zortasuna eskuratzea. Edukia: zortasunpeko onibarren eta onibar nagusiaren jabeen eskubideak eta betebeharrak. Zortasuna azkentzeko moduak. Zortasunaren eskubide erreala Nafarroako zuzenbidean.

21. gaia.–Gozamena: kontzeptua, izaera eta oinarria. Eratzeko eta azkentzeko moduak. Edukia: eskubideak eta betebeharrak. Gozamen berezien aipamena. Erabilera eta biztantzea. Gozamen, biztantze, erabilera edo antzeko eskubideen berezitasunak Nafarroako zuzenbidean.

22. gaia.–Bermearen eskubide errealak: berme errealaren moduak. Bahia. Antikresia. Bahia eta antikresi-ituna Foru Berrian. Berme fiduziarioak eta erresen bidezkoak Nafarroako zuzenbidean. Atxikitzeko eskubidea eta berme gordailua Nafarroako zuzenbidean. Azalera-eskubideak, gaineraikitzekoak eta azpieraikitzekoak Nafarroako zuzenbidean.

23. gaia.–Betebeharra: kontzeptua, izaera eta osagaiak. Betebeharren iturriak. Sailkapena; bereziki, betebehar solidarioen eta mankomunatuen azterketa; ematekoa, egitekoa eta ez egitekoa. Betebehar hutsak, baldintzazkoak eta epe jakinerakoak. Betebeharren iturrien eta ondorioen berezitasunak Nafarroako zuzenbide zibilean.

24. gaia.–Betebeharrak azkentzeko arrazoiak. Ordainketa: izaera, betekizunak eta ordaintzeko modu bereziak. Zor den gauza galtzea. Zorraren barkamena. Eskubideen bateratzea. Konpentsazioa. Nobazioa. Betebeharrak betetzearen eta azkentzearen berezitasunak Nafarroako zuzenbide zibilean. Betebehar naturalen aipamena Foru Berrian.

25. gaia.–Betebeharrak ez betetzea; arrazoiak: berandutzea, doloa, errua eta ezusteko kasua. Ezinbesteko kasua. Nahitaez betetzea. Kalte-galeren ordaina. Ondare-erantzukizun unibertsalaren printzipioa. Zeharkako baliabideak deiturikoak: subrogazio eta errebokatze akzioak. Betebeharrak ez betetzearen berezitasunak Nafarroako zuzenbide zibilean.

26. gaia.–Kontratua: oinarria eta eginkizuna. Kontratazio sistemak. Kontratuen osagaiak. Kontratatzeko ahalmena: ezintasunak eta debekuak. Kontratuaren xedea. Kontratuen forma. Kontratazio elektronikoa.

27. gaia.–Kontratuaren bizitza, kontratuaren prestaketa eta eskaintzaren indar loteslearen arazoa. Kontratua burutzea eta gauzatzea. Hirugarrenaren aldeko estipulazioa. Kontratuen errebokaezintasuna. Kontratua berrikustea, inguruabarrak ohiz kanpo aldatzeagatik: "rebus sic stantibus" klausula eta Foru Berriaren 498. Legea.

28. gaia.–Kontratuen interpretazioa: Kode Zibilaren arauak. Kontratu motak. Estipulazioak eta aukera-eskubidea Foru Berrian. Atxikitze kontratuak eta kontratatzeko baldintza orokorrak. Kontratuen eraginkortasunik eza. Deuseztasuna: arrazoiak eta ondorioak. Deuseztagarritasuna; berrespena. Kaltearen ondoriozko hutsaltzea Foru Berrian.

29. gaia.–Salerosketa kontratua. Izaera. Salerosketa burutzea eta jabaria eskualdatzea. Osagai pertsonalak, errealak eta formalak. Kontratatzeko debekuak. Besteren gauzaren salmenta. Saltzailearen betebeharrak; entrega: arriskuen teoria. Saneamendua. Eroslearen betebeharrak: prezioa ordaintzea eta interesak ordaintzea. Salerosketa-kontratua Foru Berrian.

30. gaia.–Salmenta atzera-eskuratzeko itunarekin berme gisa, erabiltzeko debekuak, salmenta atzera-eskuratzeko itunarekin eta salmenta komisario itunarekin Foru Berrian. Hitzarmenezko atzera-eskuratzea: izaera, baldintzak eta ondorioak. Legezko atzera-eskuratzeak; lehentasuna atzera-eskuratzeen eta atzera-eskuratzaileen artean. Atzera-eskuratzea Foru Berrian: grazia bidezko atzera-eskuratzea, atzera-eskuratze jentilizioa eta borondatezko eroslehentasun eta atzera-eskuratzea. Gauzen errentamendua Foru Berrian.

31. gaia.–Dohaintza: kontzeptua eta izaera juridikoa. Motak. Osagai pertsonalak, errealak eta formalak. Ondorio naturalak eta itun berezien ondoriozkoak. Dohaintzak errebokatzea eta murriztea. "Inter vivos" eta "mortis causa" dohaintzak Nafarroako zuzenbidean.

32. gaia.–Errentamendu-kontratua. Obraren edo enpresaren errentamendua. Zerbitzuen errentamendua. Hiri errentamenduen araubidea Kode Zibilean eta Hiri Errentamenduei buruzko Legean. Etxebizitzaren errentamendua, etxebizitzaz bestelako erabilerarako: arau orokorrak, iraupena, edukia eta errenta. Etetea, suntsiaraztea eta azkentzea. Landa Errentamenduei buruzko Legea. Gaiari buruzko oinarrizko printzipioak. Jabetza eskuratzea.

33. gaia.–Mandatu-kontratua Kode Zibilean. Izaera eta motak. Eratzea, azkentzea eta ondorioak. Mailegu-kontratua Kode Zibilean: motak. Komodatua. Prekarioa. Mutuoa. Gordailu-kontratua Kode Zibilean: izaera eta motak. Transakzioa. Arbitraje hitzarmena eta haren ondorioak.

34. gaia.–Kredituen eskualdaketa; horren arrazoiak. Lagapen-kontratua: betekizunak eta ondorioak. Trukaketa-kontratua Foru Berrian. Fidantza-kontratua: motak eta osagaiak. Hartzekodunaren, fidantza-emailearen eta zordunaren arteko harremanak. Fidantza Foru Berrian. Kontratuz kanpoko erantzukizuna legeria erkidean eta Foru Berrian. Kalte moralen aipamena.

35. gaia.–Ezkontza: betekizunak. Egiteko modua eta inskripzioa. Deuseztasuna, banantzea, dibortzioa. Behin-behineko neurriak. Ezkontzaren ondasun-eraentza: motak. Ezkontzako itunak Foru Berrian. Dohaintzak familiarentzat eta familia-ondarearen batasunerako eta jarraitutasunerako. Konkista sozietatea: izaera eta eraketa. Ondasun pribatiboak eta konkista-ondasunak. Konkista-sozietatearen kargak eta betebeharrak.

36. gaia.–Seme-alabatasuna: kontzeptua eta motak. Seme-alabatasuna zehaztea eta frogatzea zuzenbide erkidean. Seme-alabatasun akzioak: Kode Zibileko arauak. Guraso-ahala. Betebeharrak eta ahalmenak. Ondasunen administrazioa eta xedapena. Azkentzea eta luzapena. Seme-alaben legezko ordezkaritza. Ondasunen administrazioa eta xedapena. Azkentzea. Adopzioari buruzko arau orokorrak.

37. gaia.–Tutoretza, delazioa eta izendapena. Adingabearen defendatzaile judiziala. Adingabearen egitezko zaintza. Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko neurriak. Dependentzia duten pertsonak babestea.

38. gaia.–Adingabearen eskubideak eta betebeharrak. Adingabeen babesa Nafarroako Foru Komunitatean. Arrisku egoerak. Babesgabetasun egoera. Babes neurriak: zaintza, tutoretza administratiboa. Harrera: motak, eraketa eta bukaera. Mantenua emateko betebeharra ahaideen artean.

39. gaia.–"Mortis causa" oinordetza. Jaraunspenaren kontzeptua; jaraunslearen eta legatu-hartzailearen arteko izaera bereizia. Jaraunspena onartzea eta arbuiatzea. Inbentario-onura. Jaraunspenaren egoerak: jaraunspen jasogabea. Oinordetza itunak eta kontratuak Foru Berrian.

40. gaia.–Testamentuzko oinordetza zuzenbide erkidean. Testamentua: xedapen orokorrak Foru Berrian. Testamentua egiteko gaitasuna eta testamentu motak Foru Berrian. Ermandadeko testamentua, kodiziloa eta testamentuzko memoriak Foru Berrian. "Mortis causa" xedapenen deuseztasuna eta eragingabetasuna Foru Berrian.

41. gaia.–Jaraunsle-izendapena: formak eta modalitateak. Izendapena Nafarroako foru zuzenbidean. Legatuak. Legatuen aipamena Foru Berrian. Jarauntsi ordezpena: oinarria eta motak. Ordezpenak Foru Berrian: ordezpen arrunta, fideikomisozkoa eta hondakinaren gainekoa.

42. gaia.–Testamentua egiteko askatasunaren arazoa: teoria nagusiak. Xedatzeko askatasunaren mugak Nafarroako zuzenbide zibilean: alarguntasunaren ondoriozko lege-gozamena, foru senipartea eta bigarrenez ezkondutakoaren erreserba. Ondasunen lehengoratzea. Fiduziario-komisarioak. Konfiantzazko jaraunsleak. Albazeak.

43. gaia.–Legezko oinordetza Foru Berrian: ondasun ez­tronkalen gainekoa eta ondasun tronkalen gainekoa. Nafarroako Foru Komunitatea legezko oinordeko gisa: araubide zibila eta administratiboa. Ordezkaritza-eskubidea, gehiagotzeko eskubidea, jarauntsia eta beste eskuzabaltasun batzuk eskuratzea edo horiei uko egitea, jarauntsia eskatzeko akzioa, jarauntsiaren lagapena eta jarauntsiaren banaketa Foru Berrian.

44. gaia.–Zuzenbide hipotekarioa eta higiezinen zuzenbidea. Jabetza Erregistroa: erregistroaren publizitate formala. Erregistroko mugapea, liburuak eta idazpenak. Hipotekei buruzko printzipioak. Inskripzio-printzipioa: inskripzioaren ondorioak eta baliogabeak diren egintza eta kontratuenak. Erregu printzipioa. Legitimazio-printzipioa: ondorio prozesalak. Lehentasun-printzipioa: hipoteka-lerruna. Segidako traktuaren printzipioa. Legezkotasun printzipioa.

45. gaia.–Finka Jabetza Erregistroaren oinarri gisa: elkartzea, zatitzea, eranstea, banantzea. Espezialitate printzipioa. Erregistroko fede publikoaren printzipioa eta betekizunak: Hipoteka Legearen 34. artikuluaren azterketa. Erregistroko fede publikoaren salbuespenak eta etenaldiak. Edukitza eta Jabetza Erregistroa. Preskripzioa erregistroari dagokionez. Xedatzeko debekuak. Baldintza etengarriak eta suntsiarazleak erregistroari dagokionez. Prezio geroratua.

46. gaia.–Inskribatu beharreko gaien muga: Hipoteka Legearen 2. artikuluaren eta harekin bat datozen aipatu legearen erregelamenduko artikuluen azterketa. Inskribatu ezin diren eskubideak eta inskribatu beharrekoak ez diren eskubideak. Inskribatzeko moduko tituluak: kontzeptua (formala eta materiala) eta betekizunak. Mugaketa judizialak eta administratiboak inskribatzea. Aurkezte-idazpena. Inskripzio-idazpena; Hipoteka Legearen 9. artikuluaren azterketa. Prebentziozko idatzoharra: kontzeptua, ondorio orokorrak eta motak. Bazterreko oharraren idazpena: izaera, motak eta ondorioak. Ezerezteko idazpena: kontzeptua eta ezerezte erabatekoaren edo partzialaren arrazoiak.

47. gaia.–Hipotekaren eskubide errealaren kontzeptua eta ezaugarriak. Hipotekatzeko moduko ondasunak, hipotekatu ezin direnak eta berezitasunekin hipotekatzeko modukoak. Hirugarren edukitzailearen kontzeptua eta finka hipotekatuaren salmenta. Hipotekatutako kredituak lagatzea eta subrogatzea. Hipoteka motak. Borondatezko hipoteken aipamen berezia, bai eta legezkoen izaerari eta ondorioei ere. Administrazioen aldeko legezko hipoteka eta tributu-kredituen lehentasuna.

48. gaia.–Hipotekaren ondorioak. Akzio erreala eta pertsonala hipoteka-betearazpenean. Ondasun hipotekatuen aurkako zuzeneko betearazpen-prozedura: Prozedura Zibilari buruzko Legearen berezitasunak. Judizioz kanpoko salmenta. Eraginak hirugarren edukitzaileei dagokienez eta eskubide errealen gainerako titularrei dagokienez. Legezko eta borondatezko hipotekak azkentzea. Hipoteka-akzioaren preskripzioa.

2. zatia.–Merkataritza zuzenbidea, finantzen eta tributuen arloko foru zuzenbidea eta zigor zuzenbidea.

1. gaia.–Merkataritza zuzenbidea: kontzeptua, edukia eta sistemak. Merkataritza zuzenbidearen iturriak eta Foru Berriaren txertaketa iturrien sisteman. Merkataritzako egintzak: Espainiako sistema. Egintza mistoak eta analogia bidezko merkataritza egintzak. Merkataritzaren erabilerak. Merkataritza Kodea. Merkataritza Erregistroa: antolaketa, printzipioak eta inskripzioaren xedea.

2. gaia.–Merkatariaren kontzeptua, doktrinaren eta legeen aldetik Merkatari indibiduala. Gaitasun baldintzak; merkatari ezkonduaren erantzukizunen araubidearen aipamen berezia. Atzerriko merkataria. Ohikotasuna eta profesionaltasuna. Merkataritzako kontabilitatea: arauak. Urteko kontuak. Auditoretza, gordailua eta publizitatea.

3. gaia.–Merkataritza-sozietatea: kontzeptua, izaera eta motak. Sozietatearen nortasuna. Xede soziala: zehaztea eta eraginak. Merkataritza sozietatea eratzeko baldintzak. Sozietate irregularra. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditarioa: sinplea eta akzio bidezkoa. Lan sozietatea.

4. gaia.–Kapital sozietateak: izaera eta araubide juridikoa. Eraketa: eskritura publikoa eta inskripzioa. Kapital soziala eta bazkideen ekarpenak. Bazkide izaera. Sozietateko partaidetzak eta akzioak. Ordezkaritza eta eskualdaketa. Betebeharren jaulkipena. Europako sozietate anonimoa.

5. gaia.–Batzar Nagusia: deialdia, eskumena, bertaratzea, erabakiak hartzeko araubidea. Sozietatearen erabakiak aurkaratzeko araubidea. Sozietatearen administrazioa. Administratzaileak: betekizunak, betebeharrak eta ordainsaria. Sozietatearen ordezkaritza. Administratzaileen erantzukizun araubidea. Administrazio Kontseilua.

6. gaia.–Desegitea eta kitapena. Merkataritza sozietateen eraldaketaren, fusioaren eta zatiketaren araubide juridikoa. Lanbide sozietateak. Kooperatiba-sozietatea; Nafarroako kooperatibak arautzen dituen legeriaren aipamen berezia.

7. gaia.–Industria jabetza; patenteak eta markak: kontzeptua eta eskuratu, eskualdatu eta babesteko araubide orokorra. Nazioarteko araubide juridikoa. Interneteko domeinuak. Lehiarako eskubidea: lehiaren defentsa eta lehia desleiala. Organo eskudunak.

8. gaia.–Merkataritza obligazio eta kontratuak: Merkataritza Kodearen xedapen orokorrak gai horiei buruz. Merkataritza Batzordea. Merkataritzako salerosketa-kontratua. Merkataritzako mailegua eta gordailua. Merkataritzako kontu korrontearen kontratua. Kreditu-erakundeak: bankuak eta banku-fundazioak. Elkar bermatzeko sozietatea.

9. gaia.–Aseguru-kontratua: kontzeptua, izaera eta erregulazioa. Osagai pertsonalak, errealak eta formalak. Edukia eta azkentzea. Kalteen kontrako asegurua: kontzeptua, arau orokorrak eta kasuak. Erantzukizun zibila eta asegurua ibilgailu motordunen zirkulazioan. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa: eginkizunak.

10. gaia.–Konkurtsoa (I): aplikatu beharreko araudia. Aurrekontu objektiboa eta subjektiboa. Konkurtsoa deklaratzeak zordunaren, hartzekodunen, kredituen eta kontratuen gainean dituen eraginak. Konkurtso-administrazioa. Masa aktiboa zehaztea. Berrezartze ekintza.

11. gaia.–Konkurtsoa (II): masa pasiboa zehaztea. Konkurtso-kredituak eta masaren aurkako kredituak. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Likidazio fasea irekitzearen ondorioak. Konkurtsoaren kalifikazioa. Lehiaketa amaitzea eta berriz irekitzea.

12. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoa: alderdi orokorrak. Nafarroako Ogasun Publikoaren araubidea: eskubideak eta betebeharrak. Finantza-eragiketak. Erantzukizunak. Nafarroako Foru Ogasuna: sorrera eta estatutuak, izaera, egitura, eginkizunak, jardunaren printzipio arautzaileak eta araubide juridikoa.

13. gaia.–Gastu publikoa: kontzeptua eta exekuzio prozedura. Diru-sarrera publikoak: kontzeptua eta sailkapena. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: kontzeptua eta izaera. Edukia eta onespena. Kredituak, mugak eta haien aldaketak. Nafarroako Aurrekontu Orokorren exekuzioa eta likidazioa. Gastu publikoaren prozedura bereziak Nafarroan. Kontu-hartzailetza.

14. gaia.–Konstituzioko tributu-printzipioak. Nafarroako tributu-autonomiaren printzipio orokorrak. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra: atarikoa eta egitura. Tributu arloko arauak: printzipio orokorrak eta arauen aplikazioa. Tributuak: sailkapena. Zergapeko egitatea, zergapetua ez egotea eta salbuespena. Sortzapena. Preskripzioa.

15. gaia.–Zergapekoak: eskubideak eta bermeak. Subjektu pasiboak. Erantzuleak. Atxikitako ondasunen oinordekoak eta eskuratzaileak. Tributu ordenan jarduteko ahalmena. Helbide fiskala.

16. gaia.–Tributu-betebeharra kuantifikatzeko osagaiak. Zerga-oinarriaren zehaztapena. Balioak egiaztatzea. Likidazio oinarria. Karga-tasa. Zerga-zorra. Ordainketa. Preskripzioa eta azkentzeko beste modu batzuk. Bermeak.

17. gaia.–Tributuen kudeaketa: xedapen orokorrak. Tributuak kudeatzeko prozedurak. Tributuen ikuskapena: ikuskapena, garapena eta amaiera. Diru-bilketarako prozedura. Premiamendua. Erantzuleen eta oinordekoen kontrako prozedura.

18. gaia.–Zehapen ahalmena tributu arloan: printzipioak. Tributu arloko arau-hausteen eta zehapenen sailkapena. Tributuen arloko zehapen prozedura.

19. gaia.–Tributu arloko administrazioak emandako egintzak berrikustea. Berrikuspen prozedura bereziak. Errekurtsoak. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak: Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboa.

20. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga: araubide juridikoa, izaera, xedea eta lurralde-eremua. Eremu materiala: zergapeko egitatea, errenta ez-zergapetuak eta salbuespenak. Zerga-oinarria. Ondare-irabaziak eta -gutxitzeak. Zergaldia. Likidazio-oinarria, kuota eta tributu-zorra.

21. gaia.–Sozietateen gaineko zerga: izaera eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatea. Zergaduna. Zerga-oinarria. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zerga-zorra.

22. gaia.–Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga: xedapen orokorrak. Zergapeko egitatea eta salbuespenak. Zergaren subjektu pasibo eta erantzuleak. Zerga-oinarria: arauak kasu desberdinetan. Likidazio oinarria. Tributu-zorra. Sortzapena eta preskripzioa.

23. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga: araubide juridikoa, izaera eta aplikazio-eremua. Zergapeko egitatea eta salbuespenak. Zergaren sortzapena eta subjektu pasiboak. Zerga-tasa. Kenkarien eta itzulketen sistema. Araubide bereziak. Oinarrizko arauak zergaren kudeaketari buruz.

24. gaia.–Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga: izaera, edukia eta aplikazio-eremua. Ondare eskualdaketei buruzko arauak. Sozietate eragiketei buruzko arauak. Egintza juridiko dokumentatuei buruzko arauak.

25. gaia.–Zigor zuzenbidearen kontzeptua. Zigor zuzenbidearen iturriak. Zigor Kodea: egitura. Legezkotasunaren, gutxieneko esku-hartzearen eta "non bis in idem" printzipioen aipamena. Zigor arauen aplikazioa denboran eta espazioan. Zigor arauen interpretazioa.

26. gaia.–Delituaren teoria orokorra. Delituaren kontzeptua Espainiako Zigor Kodean. Haren osagaiak. Ekintza, antijuridikotasuna, tipikotasuna, erruduntasuna eta zigorgarritasuna.

27. gaia.–Erantzukizun kriminaletik salbuesten duten inguruabarrak. Zigor Kodeko inguruabar aringarri, astungarri eta mistoen azterketa.

28. gaia.–Delituaren bizitza. Salbuespena probokazioaren, proposizioaren eta konspirazioaren zigorrean. Delituaren saiakuntza. Delitu burutua. Delitua agertzeko moduak: delituaren batasuna. Delitu jarraitua. Masa-delitua.

29. gaia.–Delitu-pilaketa: pilaketa erreala eta pilaketa ideala. Legeen pilaketa. Delituaren subjektu aktiboa. Egileak eta sopikunak. Pertsona juridikoen erantzukizun penala. Estaltzea.

30. gaia.–Zigorraren teoria orokorra: kontzeptua eta zigorraren helburuak. Zigor motak. Zigorrak aplikatzeko arauak. Zigorra etetea. Segurtasun neurriak. Espetxe-zuzenbidearen eta espetxe-araubidearen aipamena.

31. gaia.–Erantzukizun kriminala azkentzea. Aurrekari penalak ezereztea. Erantzukizun kriminalaren ondoriozko erantzukizun zibila; administrazio publikoen erantzukizun zibil subsidiarioaren aipamen berezia. Prozesuko kostuak. Erantzukizun kriminalaren beste ondorio osagarri batzuk.

32. gaia.–Giza hilketa eta haren formak. Abortua. Lesio delituak. Mehatxu eta derrigortze delituak. Ohorearen aurkako delituak: kalumnia eta iraina.

33. gaia.–Sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituak: sexu-erasoak, hamasei urtetik beherakoei egindako sexu-erasoak, sexu-jazarpena. Generoko indarkeriaren kontrako babes integraleko neurriei buruzko legea. Sorospen-eginbeharra ez betetzea. Intimitatearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren kontrako delituak.

34. gaia.–Ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak. Ebasketa, lapurreta, estortsioa eta usurpazioak. Iruzurrak: maulak, bidegabeko jabetzea, zigortzekoak diren kaudimengabeziak, kalteak, sozietate-delituak.

35.–Lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren kontrako delituak. Ondare historikoaren babes penala. Ingurumenaren kontrako delituak. Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak: aipamen berezia sute-delituei eta osasun publikoaren eta bide-segurtasunaren aurkako delituei.

36. gaia.–Faltsutzeak; agiriak faltsutzea; funtzio publikoak usurpatzea. Justizia Administrazioaren kontrako delituak.

37. gaia.–Administrazio publikoaren kontrako delituak (I). Agintaritzaren eta funtzionario publikoaren kontzeptua ondorio penaletarako. Funtzionario publikoen prebarikazioa. Destinoa bertan behera uztea eta delitu jakin batzuk pertsegitzeko eginbeharra ez betetzea. Desobedientzia eta laguntza ukatzea. Dokumentu-zaintzako desleialtasuna eta sekretuak urratzea.

38. gaia.–Administrazio publikoaren kontrako delituak (II). Funtzionario-eroskeria. Eragimen-trafikoa. Bidegabeko erabilera. Iruzurrak eta legez kontrako ordainarazpenak. Funtzionarioek debekatuta dituzten negoziazioak eta jarduerak eta euren funtzioan aritzean egindako abusuak.

39. gaia.–Delitu fiskala: osagai objektiboak eta subjektiboak, egiletza eta pertsona juridikoaren bidez egitea, tributuen erregularizazioa, kautelazko neurriak eta prejudizialitatea. Dirulaguntzen iruzurra. Errezibitzea eta kapitalak zuritzea.

40. gaia.–Estatuko instituzioen eta botereen banaketaren kontrako delituak. Eskumenak usurpatzea. Funtzionario publikoek berme konstituzionalen kontra egindako delituak. Agintaritzaren, haren agenteen eta funtzionario publikoen kontrako atentatuak; erresistentzia eta desobedientzia. Desordena publikoak. Erakunde eta talde kriminalak.

41. gaia.–Adingabeen erantzukizun penala. Adingabearen kontzeptua ondorio horietarako. Organo eskudunak eta adingabeei aplikatu beharreko neurriak. Administrazioaren erantzukizun zibila adingabeei buruzko prozesuetan.

3. zatia.–Estatuko administrazio zuzenbidea.

1. gaia.–Administrazio Publikoa. Jarduera administratiboa eta jarduera politikoa. Administrazio zuzenbidea. Administrazio araubidea; sistemak, Espainiakoaren ezaugarri nagusiak. Administrazio zuzenbidearen iturriak. Legea: motak; lege organikoak eta arruntak. Lege balioa duten Gobernuaren xedapenak: lege-dekretuak, legegintzako dekretuak.

2. gaia.–Erregelamendua: kontzeptua, izaera eta motak. Erregelamendu-ahalaren oinarria. Erregelamenduen sailkapena. Erregelamenduak prestatzeko prozedura: Estatuko eta erkidegoetako araudia. Erregelamenduaren eraginkortasun juridikoa: horiek indargabetzeko ezintasun berekia. Erregelamenduen aurkaratzea doktrinan eta gure zuzenbide positiboan.

3. gaia.–Lege erreserbaren, arau-hierarkiaren eta lehiaren printzipioak. Administrazio egintzen erabateko deuseztasuna printzipio horiek urratzeagatik. Administrazio zuzenbidearen beste iturri batzuk. Egintza administratibo orokorrak eta zerbitzuko jarraibideak eta aginduak.

4. gaia.–Administrazio zuzenbideko subjektuak: kontzeptua eta sailkapena. Estatua eta Administrazioa. Administrazioaren nortasun juridikoa. Bestelako pertsona juridiko-publikoak. Administrazio publikoen arteko harremanak.

5. gaia.–Administrazio-ahalak, legezkotasunaren printzipioa eta haren agerbideak. Administrazio-jarduera diskrezionala eta bere mugak. Diskrezionalitatearen kontrola: agintea desbideratzearen azterketa berezia. Kontzeptu juridiko zehaztugabeak. Diskrezionalitate teknikoa.

6. gaia.–Administrazioa eta auzitegiak. Auzitegien eta Administrazioaren arteko jurisdikzio gatazkak. Bestelako jurisdikzio gatazkak. Edukitza-akzioak eta Administrazioa. Enbargo administratiboak eta judizialak batera gertatzea.

7. gaia.–Administratua. Eskubide publiko subjektiboak eta interes legitimoak: kontzeptuak eta desberdintasunak. Eskubide publiko subjektiboen sailkapena. Egoera juridiko pasiboak. Administratuaren prestazioak. Administratuak Administrazio publikoarekin elkarlanean aritzea.

8. gaia.–Administrazioaren egintza juridikoak: egintza publikoak eta pribatuak. Administrazio egintza: kontzeptua eta elementuak. Administrazio egintzen sailkapena. Administrazio egintzen forma: motibazioa, jakinarazpena eta argitalpena.

9. gaia.–Administrazio isiltasuna: izaera eta araubide juridikoa. Administrazio egintzen eraginkortasuna denbora-ordenari dagokionez: hasiera, etendura eta atzeraeragina. Administrazio egintzen bete beharrekotasuna: oinarria eta izaera. Administrazioak administrazio egintzak nahitaez betearaztea: horretarako bideak zuzenbide indardunean.

10. gaia.–Administrazio egintzen baliorik eza: erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio egintza irregularrak. Administrazio egintzen bihurtzea, gordetzea eta baliozkotzea. Akats materialak edo egitatezkoak: kontzeptua eta tratamendu jurisprudentziala.

11. gaia.–Administrazioak berak administrazio egintzak deuseztatzea, ofiziozko berrikuspenaren bitartez: zer kasutan den bidezkoa; izapidetzea. Egintzen berrikuspena bide jurisdikzionalean, Administrazioak eskaturik: kaltegarritzat deklaratzea; betekizunak eta prozedura. Errebokatzearen kontzeptua: haren tratamendua zuzenbide indardunean.

12. gaia.–Administrazio prozedura erkidea: haren izaera eta helburuak. Legezko erregulazioa: eskumen banaketaren gaia; administrazio prozedura erkideari buruzko legearen aplikazio-eremua. Administrazio prozeduraren printzipio orokorrak eta bermeak. Interesdunak. Herritarren eskubideak. Epemugak eta epeak.

13. gaia.–Prozeduraren hasiera, antolamendua eta instrukzioa: froga. Interesdunen parte-hartzea. Amaiera: ebazpena; itundutako amaiera; amaitzeko beste modu batzuk: atzera egitea, uko egitea, iraungitzea. Administrazio prozedura erkidearen faseen kudeaketa elektronikoaren aipamena.

14. gaia.–Administrazio-errekurtsoak: kontzeptua, motak eta horiek arautzeko printzipioak. "Reformatio in peius": hura gure zuzenbidean onartzeko hedadura. Gora jotzeko errekurtsoa. Berraztertzeko errekurtsoa. Berrikuspen errekurtsoa.

15. gaia.–Administrazioaren ondare-erantzukizuna. Teoria nagusiak. Espainiako legeria: aurrekariak eta egungo erregulazioa. Prozedura. Agintaritzaren eta langileen erantzukizuna. Administrazioaren erantzukizuna bere emakidadun eta kontratisten egintzengatik. Estatu legegilearen erantzukizuna.

16. gaia.–Administrazioaren zehapen ahalmena. Mugaketa: arau-haustearen eta zehapenaren kontzeptuak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Zehapen prozedura.

17. gaia.–Sektore publikoko kontratuak. Xedea eta aplikazio-eremua. Kontratu motak eta horien erregulazioa. Sektore publikoaren kontratazioari buruzko xedapen orokorrak. Baliaezintasun-araubidea, errekurtsoak eta kontratazio organoak.

18. gaia.–Enpresaburuaren gaitasuna eta kaudimena. Kontratatzeko debekuak. Enpresen sailkapena. Kontratu eta kontratisten erregistroak. Kontratuaren xedea, prezioa eta zenbatekoa. Sektore publikoaren kontratazioan exijitu daitezkeen bermeak.

19. gaia.–Kontratuak prestatzea. Kontratazio espedientea. Administrazio klausulen eta agindu partikularren agiriak. Kontratistaren hautaketa eta kontratuen adjudikazioa. Kontratuen efektuak.

20. gaia.–Administrazioaren prerrogatibak. Kontratuak gauzatzea eta aldatzea. Azkentzea. Lagapena eta azpikontratazioa. Kontratazioaren arrazionalizazio teknikoa.

21. gaia.–Obra kontratuen arau bereziak, obra-emakidako kontratuenak eta zerbitzu-emakidako kontratuenak. Hornidura-kontratuaren arau bereziak. Zerbitzu-kontratuen arau bereziak. Kontratazioan laguntzeko organoak eta kontsulta organoak.

22. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua eta antzeko figurekiko desberdintasunak. Haren justifikazioari eta izaerari buruzko teoriak. Indarrean dagoen legeria: eskumen banaketa. Desjabetzearen subjektuak eta xedea. Desjabetzeko prozedura orokorra. Desjabetuaren bermeak; lehengoratzea. Nafarroako Nahitaezko Desjabetzeen Epaimahaia. Eskubide eta zortasun administratiboen administrazio-mugak: desberdintasunak eta araubide juridikoa.

23. gaia.–Administrazio publikoen ondarea: kontzeptua eta sailkapena. Jabari publikoa. Kontzeptua eta izaera juridikoa. Sailkapena; bereziki "demanio natural" delakoa. Jabari publikoaren erabileraren teoria orokorra. Jabari publikoa eta eskumenen banaketa Konstituzioaren arabera. Araubide juridikoa: afektazioa, desafektazioa, aldaketa demanialak. Administrazioaren prerrogatibak jabari publikoaren gainean.

24. gaia.–Antolaketa administratiboa. Administrazio organoa: kontzeptua eta izaera. Organo motak; bereziki kide anitzeko organoak. Eskumena: izaera, motak eta zedarritze irizpideak. Organoen arteko harremanak: koordinazioa eta hierarkia. Deskontzentrazioa. Eskumenak eskuordetzea eta bereganatzea. Sinatzearen eskuordetzea. Kudeaketa-esleipena.

25. gaia.–Gobernua eta Estatuko Administrazioa: Ministroen Kontseilua. Lehendakaritza eta horren kideak. Ministroak. Ministerioen departamentuetako beste agintari batzuk. Estatuaren Administrazio Periferikoa; bereziki Gobernuaren ordezkaritza autonomia-erkidegoetan.

26. gaia.–Estatu Kontseilua. Autonomia-erkidegoetako kontseilu aholku-emaileak. Estatuaren zerbitzu juridikoaren araubidea.

27. gaia.–Toki-erakundeak Espainian. Toki araubidearen gaineko Estatuko legeria. Udalerria. Antolaketa eta eskumenak. Biztanleria handiko udalerrien antolaketaren aipamena.

28. gaia.–Probintzia: osagaiak. Antolaketa. Eskumenak. Udalerrietako eta probintzietako araubide bereziei buruzko aipamena. Toki-erakundeen ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak. Kontratazioari eta tokiko funtzio publikoari buruzko oinarrizko arauak.

29. gaia.–Sektore publiko instituzionala. Erakunde autonomoak. Enpresa-entitate publikoak. Estatu-agentziak. Sozietate publikoak. Fundazioak. Zuzenbide publikoko korporazioak.

30. gaia.–Funtzio publikoa. Funtzionarioekiko harreman juridikoaren izaera eta edukia. Indarrean dagoen lege araubidea Espainian. Hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak.

31. gaia.–Ordena publikoa. Eskumenen mugaketa eta araubide indarduna. Herritarren segurtasunaren babesa: indarrean dagoen araubidea. Alarma-, salbuespen- eta setio-egoerak. Babes zibila. Segurtasun nazionala.

32. gaia.–Estatua eta irakaskuntza. Hezkuntza sistema. Eskumenen mugaketa eta indarrean dagoen araubidea. Ikastetxeak. Unibertsitateak.

33. gaia.–Administrazio-ekintza nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan. Eskumenen mugaketa eta araubide indarduna. Administrazio-jarduketa nagusiak lurren arloan. Lurzatiak biltzea. Nekazaritzako ekoizpenaren eta prezioen erregulazioa. Abelbideak.

34. gaia.–Ingurumenaren babesa. Eskumenen mugaketa. Naturgune babestuak. Ingurumen arloko prebentzio eta kontrol teknikak. Mendiak: kontzeptua eta legezko sailkapena.

35. gaia.–Urak. Motak eta indarreko legeria. Lurreko urak. Jabari publiko hidraulikoa. Arroko erakundeak. Ur jabariaren erabilera. Ur kontzesioen azterketa berezia. Planifikazio hidrologikoa.

36. gaia.–Meatzeak: meatzaritza jabetzari buruzko teoriak eta Espainiako ordenamenduaren irizpidea. Eskumenen mugaketa meatzaritzaren arloan. Industria. Eskumenen mugaketa. Administrazio-ekintza merkataritzaren, kontsumoaren eta jokoaren arloetan.

37. gaia.–Obra publikoak: eskumenen mugaketa. Errepideak eta autobideak: araubide juridiko orokorra. Garraioak. Eskumenen mugaketa eta araubide orokorra.

38. gaia.–Hirigintza. Eskumen diseinua arlo honetan. Lurzoruaren hirigintza-araubidea; sailkapena; antolamendu planak: motak, eraketa, onespena, argitalpena eta ondorioak. Exekuzio sistemak. Hirigintza-diziplina. Hirigintza-balorazioak. Lurzoru-ondare publikoak. Hirigintza arloko jarduketen erregistro-alderdiak.

4. zatia–Zuzenbide prozesala.

1. gaia.–Prozesua: kontzeptua, izaera eta oinarria. Konstituzioak jasotzen dituen printzipio prozesalak. Babes judizial eraginkorrerako eskubidea.

2. gaia.–Botere Judizialaren Lege Organikoa: oinarrizko arauak botere judizialari eta jurisdikzio-ahalaren erabilerari buruz. Espainiako jurisdikzioaren hedadura eta mugak. Epaitegien eta auzitegien planta eta antolaketa. Eskumen-gatazkak eta -arazoak.

3. gaia.–Epaileen eta magistratuen abstentzioa eta errekusazioa. Egintza judizialen betekizun orokorrak. Egintza judizialen deuseztasuna. Ebazpen judizialak. Aldeei jakinarazteko egintzak. Bulego Judizialari eta Justizia Administrazioaren letraduaren eskumenei buruzko aipamen laburra.

4. gaia.–Prozesu zibila. 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, Prozedura Zibilari buruzkoa: atariko titulua. Auzitegi zibilen jurisdikzioa: hedadura eta mugak. Arazo prejudizialak.

5. gaia.–Organo jurisdikzional zibilen eskumena. Eskumen objektiboa. Lurralde eskumena. Estatuaren eta autonomia-erkidegoaren lurralde forua. Eskumen funtzionala. Eskumendean jartzea eta konexioa: eskumenean duten eragina. Deklinatoria.

6. gaia.–Alderdiak prozesu zibilean; haien jarrera juridikoa. Alderdi izateko gaitasuna eta gaitasun prozesala. Legitimazio prozesala. Prozesuko ondorengotza. Alderdien ordezkaritza eta defentsa teknikoa: administrazioen eta entitate publikoen defentsa. Doako laguntza juridikorako eskubidea: betekizunak, hedadura eta prozedura.

7. gaia.–Alderdirik ez izatea: auzi-iheseko epaiketa. Alderdi-aniztasuna. Auzikidetza eta haren motak. Esku-hartze prozesala, hirugarrengotzaren teoria orokorra. Eragindako edo nahitaezko esku-hartzea; kasu nagusiak. Gehitutako esku-hartzea.

8. gaia.–Akzio prozesalaren teoria, uzia prozesuaren helburu gisa. Uzi motak. Edukia; zenbatekoa zehaztea. Uzi-aniztasuna. Akzioak eta prozesuak metatzearen aipamena.

9. gaia.–Prozesuko egitateak eta egintzak. Epaiketak prestatzeko egintzak, Prozedura Zibilaren Legean araututako atariko eginbideak. Arazo intzidentalak; horiek tramitatzeko prozedura. Prozesu zibila hasteko egintzak: demanda; haren eraginak.

10. gaia.–Frogaren arloko xedapen orokorrak. Agiri-froga. Agiri-froga gauzatzea. Motak: dokumentu publikoak eta pribatuak. Froga-balioa. Alderdien galdeketa. Lekukoen galdeketa. Administrazio publikoei aplikatu beharreko berezitasunak. Adituen irizpena. Azterketa judiziala. Beste frogabide batzuk; presuntzioak.

11. gaia.–Epaia: betekizunak. Haren eragin juridikoak: gauza epaitu formala eta materiala. Prozesua bukatzeko beste modu batzuk: uko egitea, atzera egitea, amore ematea, transakzioa, prozesutik kanpoko betetzea eta gertatze bidez objekturik ez izatea; Nafarroako Foru Komunitatearen aholkulari juridiko-letraduak akzio prozesala xedatzen duenaren gaineko betekizunen aipamen berezia. Prozesua etetea; autoen izapidea etetea kontsultak egiteko. Iraungitzea.

12. gaia.–Gatazkak judizioz kanpo ebaztea. Adiskidetzea. Bitartekaritza. Arbitrajea. Betekizunak eta arbitraje prozedura. Laudoaren aurkako errekurtsoak. Prozesuaren eragin ekonomikoak; kostuak.

13. gaia.–Ezagutza prozesuen motak. Epaiketa arrunta. Eremua. Hasierako alegazioak: demanda, erantzuna eta errekonbentzioa; prozesua erabakitzeko egotearen eraginak. Epaiketa aurreko entzunaldia. Epaiketa. Epaia.

14. gaia.–Hitzezko judizioa. Kautelazko neurriak prozesu zibilean.

15. gaia.–Prozesu bereziak (I). Neurri judizialak hornitzeko prozesuak desgaitasuna duten pertsonak laguntzeari, seme-alabatasunari, ezkontzari eta adingabeei dagokienez: xedapen orokorrak. Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko neurri judizialak hartzeari buruzko prozesuak.

16. gaia.–Prozesu bereziak (II). Seme-alabatasunari, aitatasunari eta amatasunari buruzko prozesuak. Ezkontzari eta adingabeei buruzko prozesuak: adingabeak babesteari buruzko ebazpen administratiboen aurka egitearen aipamen berezia, eta adopzioa onetsi beharra zehazteko prozedurarena. Prozesu monitorioa. Kanbio-epaiketa.

17. gaia.–Prozesu berezien aipamena (III). Oinordetza-epaiketak; izaera. Abintestatoa: jaraunsleen deklarazioa. Ondareen zatiketa judiziala: jarauntsia zatitzeko prozedura. Ezkontzaren ondasun-eraentza likidatzeko prozedura.

18. gaia.–Nahitaezko betearazpena: xedapen orokorrak. Exekuzio-tituluak. Atzerriko auzitegien epaiek Espainian duten eraginkortasuna. Diruzko betearazpena (I): xedapen orokorrak.

19. gaia.–Diruzko betearazpena (II). Ordaintzeko errekerimendua. Ondasunen enbargoa. Hipoteka-zordunak babesteko neurriei buruzko aipamena. Jabari-hirugarrengotzak eta eskubide hobeko hirugarrengotzak.

20. gaia.–Diruzko betearazpena (III): premiamenduzko prozedura: ondasun bahituak gauzatzeko xedapen orokorrak. Ondasun bahituen balorazioa. Ondasunak diru bihurtzeko hitzarmena eta horiek pertsona edo erakunde espezializatuak diru bihurtzea. Ondasun higigarrien eta higiezinen enkantea. Ordainketarako administrazioa.

21. gaia.–Hipotekatutako eta pignoratutako ondasunen betearazpenaren berezitasunak. Diruzkoa ez den betearazpena. Administrazio publikoak kondenatzen dituzten epaien betearazpena. Ebazpen judizialen behin-behineko betearazpena.

22. gaia.–Prozesua aurkaratzea. Errekurtso motak. Xedapen orokorrak. Berraztertzeko errekurtsoa. Apelazio-errekurtsoa. Justizia Administrazioaren letraduaren ebazpenen aurkako errekurtsoak.

23. gaia.–Kasazio-errekurtsoa: kontzeptua eta helburua. Betekizunak: zein ebazpenen aurka den bidezkoa; errekurtsoaren arrazoiak. Prozedura. Epaiaren eraginak. Kasazio-errekurtsoa Nafarroako foru zuzenbide zibilaren arloan. Epai irmoak berrikustea. Demandatu auzi-iheslariak erabiltzen ahal dituen errekurtsoak.

24. gaia.–Borondatezko jurisdikzioa: kontzeptua, izaera eta aplikazio-eremua. Arau komunak borondatezko jurisdikzioaren espedienteak izapidetzearen arloan. Borondatezko jurisdikzio-egintzen sailkapena.

25. gaia.–Prozesu penala. Prozedura Kriminalaren Legea: printzipioak. Zigor-arloko prozesuan eskumena zehazteko arauak. Arazo prejudizialak. Zigor-arloko prozesua hasteko moduak: salaketa, kereila eta ofiziozko hasiera. Alderdiak zigor-arloko prozesuan. Auzi-ihesa.

26. gaia.–Prozesu arrunta delitu larriengatik: faseak eta izaera osagarria. Sumarioa: xedea eta sumario-eginbide nagusien aipamena. Irregularki lortutako frogak. Instrukzio-epaileen eta Justizia Administrazioko letraduen ebazpenen aurkako errekurtsoak.

27. gaia.–Auzipetze-autoa eta haren aurkako errekurtsoak. Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. Atxilotuen eta presoen eskubideak eta haiek tratatzeko modua; abokatu baten laguntza atxilotuari. Diru-erantzukizunak segurtatzeko neurriak.

28. gaia.–Tarteko aldia, largesteko edo ahozko epaiketa egiteko. Aurretiaz erabaki beharreko arazoak. Kalifikazioak. Prozesatuaren adostasuna. Ahozko epaiketa egitea.

29. gaia.–Prozedura laburtua delitu jakin batzuetarako. Xedapen orokorrak. Hasiera: aurretiazko eginbideak. Izapidetzea. Ahozko epaiketaren berezitasunak. Epaia.

30. gaia.–Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura. Delitu arinak epaitzeko prozedura. Epaien betearazpena.

31. gaia.–Epaien eta auto jakin batzuen aurkako apelazioa. Kasazioa arlo penalean: errekurritu daitezkeen ebazpenak, haren formak, prestakuntza. Testigantza ukatzeagatiko kexa. Berrikuspena zigor-arloan.

32. gaia.–Zinpekoen epaimahaia: osaera eta eskumenak. Auzien prozedura zinpekoen epaimahaiaren aurrean. Apelazio-errekurtsoa zinpekoen epaimahaiaren epaien aurka. Delituaren Biktimaren Estatutuaren Legea.

33. gaia.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenaren izaera, hedadura eta mugak. Administrazio publikoaren kontzeptua errekurtsoaren ondorioetarako. Jurisdikzio horren ardurapeko gaiak eta arduraz kanpokoak.

34. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoak. Bakoitzaren eskumenen arau determinatzaileak.

35. gaia.–Alderdiak: gaitasuna, legitimazioa; alderdien ordezkaritza eta defentsa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea: aurkaratzeko moduko jarduera administratiboa. Alderdien uziak. Metaketa. Errekurtsoaren zenbatekoa.

36. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozedura (I): epeak. Kautelazko neurriak. Prozedura lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean: atariko eginbideak; kaltegarritzat deklaratzea. Errekurtsoa aurkeztea. Errekurtsoa iragartzea eta espedientea erreklamatzea.

37. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozedura (II): demandatuak epatzea eta agertzea. Demanda eta erantzuna: betekizunak, edukia eta efektuak. Agiriak aurkeztea. Administrazio espedientea osatzeko izapidea. Aldez aurreko alegazioak. Froga.

38. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozedura (III): ikustaldia eta ondorioak: arazo berrien aurkezpena. Epaia: edukia. Prozedura amaitzeko beste modu batzuk. Ilegaltasunaren auzia. Kostuak.

39. gaia.–Prozedura laburtua. Hauteskundeekiko auzien prozedura. Pertsonen oinarrizko eskubideak babesteko prozedura. Prozedura, akordioen aldez aurreko etendura administratiboaren kasuan.

40. gaia.–Probidentzien, autoen, antolaketarako eginbideen eta dekretuen aurkako errekurtsoak. Apelazioko-errekurtsoa. Zein ebazpenen aurka den bidezkoa. Prozedura. Epaiaren edukia eta efektuak.

41. gaia.–Kasazio-errekurtsoa. Errekurritzen ahal diren ebazpenak. Izapidetzea. Auzialdiko edo apelazioko organoaren eskumenak. Kasaziorako interes objektiboa. Epaiak berraztertzea.

42. gaia.–Epaiak betearaztea: etetea eta betearaztea. Betearazteko berariazko modalitateak. Ondorioen hedadura. Egintza prozesalen gorabeherak eta baliogabetasuna.

43. gaia.–Lan arloko jurisdikzioa: hedadura eta mugak. Jurisdikzio organoak. Prozesuko alderdiak: gaitasuna eta legitimazioa. Ordezkaritza eta defentsa prozesala. Alderdi-aniztasuna. Lan arloko prozesuaren ezaugarri orokorrak.

44. gaia.–Prozesua saihestea. Prozesu arrunta. Demanda eta onarpena. Adiskidetzea eta epaiketa. Erantzuna eta errekonbentzioa, froga. Ondorioak. Azken eginbideak. Epaiaren akta. Epaia.

45. gaia.–Prozesu motak Zerrenda. Honako hauen azterketa zehatza: kaleratzeak. Kontratua azkentzea arrazoi objektiboengatik eta beste arrazoi batzuengatik. Hauteskunde arloa. Gizarte Segurantzako prozesua. Lan arloko egintza administratiboak aurkaratzeko prozedura. Gatazka kolektiboen gaineko prozesua. Gatazka kolektiboak aurkaratzea. Ofiziozko prozedura.

46. gaia.–Aurkaratzeko bideak. Probidentzien, autoen, antolaketarako eginbideen eta dekretuen aurkako errekurtsoak. Epaia argitzea. Erreguko errekurtsoa: errekurritzen ahal diren erabakiak, errekurtsoaren xedea, prozedura eta efektuak.

47. gaia.–Kasazio-errekurtsoa. Errekurritzen ahal diren erabakiak. Kasazio-arrazoiak. Prozedura. Ondorioak. Doktrina batzeko kasazio-errekurtsoa. Erregu- eta kasazio-errekurtsoei buruzko xedapen komunak.

48. gaia.–Epaiak betearaztea Behin betiko betearaztea. Xedapen orokorrak. Diruzko betearazpenak. Kaleratze-epai irmoak. Entitate publikoen kondena. Behin-behineko betearazpena. Diru-kopuruak ordaintzeko kondena ezartzen duten epaiak. Kaleratze-epaiak. Beste epai batzuk.

5. zatia.–Zuzenbide konstituzionala, Europar Batasunekoa eta lan arlokoa.

1. gaia.–Konstituzioaren kontzeptua: izaera eta esanahia. 1978ko Konstituzioa: egiteko prozesua. Sistematika eta egitura. Ezaugarri orokorrak. Konstituzioa arau juridiko gisa. Konstituzionaltasunaren blokea. Konstituzioaren erreforma.

2. gaia.–Konstituzioaren ordenamenduaren balio nagusiak. Konstituzioaren oinarrizko printzipioak. Subiranotasun nazionala. Botereen banaketa. Ordezkaritza politikoa. Parte-hartze politikoa.

3. gaia.–Estatua Konstituzioan; kontzeptuaren esanahi konstituzionala. Zuzenbide-estatua. Estatu soziala. Estatu demokratikoa. Espainiako Estatua, estatu konposatu gisa: nazionalitate eta herrialdeen autonomia. Monarkia parlamentarioa Estatuaren forma politiko gisa.

4. gaia.–Gorte Nagusiak: osaera eta bi ganberen arteko harremanak. Parlamentuetako pribilegio kolektiboak: parlamentuetako erregelamenduen aipamena. Ganbaretako barne araubidea. Ganbaren funtzionamendua; bereziki, parlamentuko taldeak. Parlamentuetako pribilegio indibidualak: bortxaezintasuna eta immunitatea.

5. gaia.–Gorte Nagusien eginkizunak. Legegintzako eginkizuna; izapidetzea. Eginkizun ekonomikoak eta finantzarioak. Kontroleko eginkizuna; bereziki, zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa. Gorteak eta nazioarteko tratatuak.

6. gaia.–Hauteskundeak eta hauteskundeei buruzko arauak. Hauteskunde-sistemak Diputatuen Kongresuan eta Senatuan. Hauteskunde-administrazioa. Hauteskunde-prozesuaren arau orokorrak. Hauteskunde-erreklamazioak. Hauteskundeen arloko delituak eta arau-hausteak.

7. gaia.–Estatuko Gobernua: osaera, izendapena eta kargu-uztea. Gobernua eta Administrazioa. Gobernuaren eginkizunak: eginkizun arauemailea, eginkizun politikoa eta eginkizun administratiboa.

8. gaia.–Botere Judiziala Konstituzioan. Haren organoak eta gobernua. Independentzia eta jardun judizialak. Herritarrek Justizia Administrazioan parte hartzeko bideak.

9. gaia.–Oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen teoria. Haien eraginkortasuna, bermeak eta mugak Espainiako Konstituzioan. Arartekoa. Eskubideak etetea. Berdintasunaren printzipioa eta berdintasunerako oinarrizko eskubidea.

10. gaia.–Bizitzeko eskubidea eta osotasun fisiko nahiz morala izatekoa. Askatasun pertsonalerako eskubidea. Ohore, intimitate eta norberaren irudirako eskubidea; informatikaren erabileraren eta teknologia berrien aurreko babesa. Bizilekuaren eta komunikazioen bortxaezintasunerako eskubidea.

11. gaia.–Pentsamendu, adierazpen eta informazio askatasuna. Askatasun ideologiko, erlijioso eta kultukoa. Hezkuntzarako eskubidea. Eskariak egiteko eskubidea. Joan-etorri askerako eskubidea.

12. gaia.–Biltzeko eskubidea. Elkartzeko eskubidea. Gai publikoetan parte hartzeko eskubidea; alderdi politikoak. Sindikatuko kide izateko eskubidea. Grebarako eskubidea.

13. gaia.–Herritarren eskubideak. Konstituzio-eginbeharrak. Politika ekonomiko eta sozialaren printzipio gidariak.

14. gaia.–Konstituzioaren defentsa juridikoa: sistemak. Konstituzio Auzitegia: izaera eta eginkizunak. Haren osaera. Osoko bilkuraren eskumenak, salak eta atalak. Magistratuak izendatzea eta kargu-uztea.

15. gaia.–Prozedurari buruzko xedapen komunak. Konstituzioaren babes-errekurtsoa: zer kasutan den bidezkoa, epeak eta konstituzio-garrantzi berezia. Legitimazioa. Aurkaratutako egintza etetea. Prozedura eta izapidetzea. Babes-epaia eta horren ondorioak.

16. gaia.–Konstituzio-kontrakotasuna deklaratzeko prozesuak. Xedapen orokorrak. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituzio-kontrakotasuneko auzia. Konstituzio-kontrakotasuneko aldez aurreko errekurtsoa autonomia estatutuen proiektuen aurka eta autonomia estatutuak erreformatzeko proposamenen aurka. Epaien modalitateak, ondorioak eta betearazpena.

17. gaia.–Konstituzio-gatazkak. Gatazka positiboak eta negatiboak autonomia-erkidegoen eta Estatuaren artean. Tokiko autonomia defendatzeko gatazkak. Estatuko konstituzio-organoen arteko gatazkak. Autonomia-erkidegoen xedapen eta ebazpenak aurkaratzea.

18. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa Espainiako Konstituzioan. Autonomia-erkidegoak: izaera eta autonomia-estatutuak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko harremanak: autonomia-erkidegoen finantzaketarako oinarrizko araubidea. Estatuak autonomia-erkidegoen gainean duen kontrola. Tokiko autonomia Konstituzioan; haren berme instituzionala.

19. gaia.–Europako integrazio prozesua: Europar Erkidegoetatik oraingo Europar Batasunera. Europar Batasunaren printzipioak eta helburuak. EBren eskumen-kategoriak: esleipen-eskumenak eta subsidiariotasun-printzipioa. Europako eskualdeen alderdia; autonomia-erkidegoak eta Europako erakundeak; Europako Eskualdeen Batzordea.

20. gaia.–Europar Batasuneko sistema instituzionala. Kontseilu Europarra. Parlamentua. Kontseilua. Batzordea. Kontuen Auzitegia. Europako Banku Zentrala. Batzorde Ekonomiko eta Soziala. Eskualdeen Batzordea.

21. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidearen kontzeptua eta ezaugarriak. Haren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Arauak egiteko prozedura. Egintza eskuordetuak eta betearazpen egintzak. EBko zuzenbidearen printzipio orokorrak.

22. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidearen aplikazioa eta eraginkortasuna estatu kideetan: zuzeneko eragina, lehentasuna eta estatu kideen erantzukizuna EBko zuzenbidea ez betetzeagatik. Epaile nazionala Europar Batasuneko zuzenbidearen aplikazioan. EBko zuzenbidea eta Espainiako Konstituzioa. Autonomia-erkidegoak eta EBko zuzenbidea.

23. gaia.–Europako sistemaren oinarrizko askatasunak. Salgaien, pertsonen eta kapitalen zirkulaziorako askatasuna, baita zerbitzuak emateko eta kokatzeko ere. Barne merkatua: lehiari buruzko arauak. Enpresei aplikatu beharreko xedapenak. Estatuek ematen dituzten laguntzak.

24. gaia.–Europar Batasuneko herritarrak. Oinarrizko Eskubideen Gutuna. Askatasun, segurtasun eta justizia esparrua: muga, asiloa eta immigrazioa. Lankidetza judiziala arlo zibilean eta penalean.

25. gaia.–Europako politikak eta egitura-funtsak. Nekazaritza Politika Erkidea. Politika ekonomikoa eta fiskala. Batasun ekonomikoa eta moneta arlokoa. Gizarte arloko eta gizarte-segurantzako politika erkidea. Beste politika batzuk.

26. gaia.–Europar Batasuneko sistema jurisdikzionala. EBko Justizia Auzitegia eta Auzitegi Orokorra: osaera, eskumenak, prozedura eta funtzionamendu-arauak. Ez-betetzearen ondoriozko errekurtsoa: batzordearen jardunaren aldez aurreko azterketa; irizpen arrazoitua. Deuseztatzeko errekurtsoa. Ekimen faltaren ondoriozko errekurtsoa. Arazo prejudiziala. Kasazio-errekurtsoa.

27. gaia.–Lan harremanaren oharrak. Lan arloko zuzenbidearen iturrien sistema. Autonomia-erkidegoen araugintzarako ahala lan arloan. Antolamendu-printzipioak lan-arauak aplikatzean: baldintza onuragarrienaren printzipioa. Eskubideen ukaezintasunaren printzipioa eta lan arloko arauen lurraldetasunarena. Hitzarmen kolektiboa: kontzeptua, tipologia, alderdiak, edukia, prestaketa eta eraginkortasuna. Haren lotura legearekin.

28. gaia.–Lan kontratua. Langilea: kontzeptu juridikoa eta legala. Enpresaburua: kontzeptua eta tipologia. Entitate publikoak enplegatzaile gisa. Enpresaburuak tartean jartzea. Obren eta zerbitzuen kontratak eta azpikontratak. Langileen legez kanpoko lagapenari buruzko aipamena. Aldi baterako laneko enpresak.

29. gaia.–Lan-kontratu motak, iraupenaren arabera. Aldi baterako lan-kontratuak: tipologia eta araubide juridikoa. Administrazio publikoek aldi baterako kontratatzea; bereziki, mugak urratzea eta horren ondorioak. Administrazio publikoetan kontratu mugagabea duten langile ez-finkoak. Langilearen oinarrizko eskubideak. Lan-jarduna betetzea: arretaz, obedientziaz eta fede onez jarduteko betebeharrak.

30. gaia.–Lanaldia: lanaldi arrunta eta lanaldi bereziak. Aparteko orduak. Urrutiko lana. Lan-kontratuaren aldaketak: mugigarritasun geografikoa. Gatazka kolektiboa: kontzeptua eta motak. Greba: araubide juridikoa eta funtsezko zerbitzu publikoak. Ugazaben itxiera.

31. gaia.–Soldata: kontzeptua, egitura eta modalitateak. Legezko babesa eta bermeak. Lanbide arteko gutxieneko soldata. Soldaten irenstea eta konpentsatzea. Soldatak Bermatzeko Funtsa. Ondorengotza enpresaren titulartasunean.

32. gaia.–Enpresaburuaren ahalak: ezaugarri orokorrak. Agintzeko ahala. Aldatzeko ahala. Diziplina ahala; enpresa erantzukizuna. Lan-kontratua azkentzea: azkentzeko arrazoien koadro orokorra. Itundutako amaiera. Langilearen heriotzagatik eta ezintasunagatik azkentzea. Enpresaburuaren heriotza, erretiroa eta ezintasuna eta kontratugilearen nortasuna azkentzea. Langileak azkentzea bere borondatez.

33. gaia.–Kaleratze kolektiboa. Ezinbesteko kausengatik azkentzea. Kausa objektiboengatik azkentzea. Diziplinazko kaleratzea. Lan arloko arau-hausteak eta zehapenak. Laneko arriskuen prebentzioa.

34. gaia.–Askatasun sindikala: titulartasuna eta edukia. Ekintza sindikala babestea. Funtzionario publikoen askatasun sindikala. Sindikatuen ordezkaritza. Enpresaburuen elkarteak. Enpresako ordezkaritza sindikalak. Langileen ordezkaritza eta parte-hartzea enpresan, eta langileen ordezkarien bermeak. Biltzeko eskubidea.

35. gaia.–Gizarte Segurantzako sistemaren kontzeptua eta printzipioak. Gizarte Segurantzaren kudeaketa: entitate kudeatzaileak eta zerbitzu komunak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorra: aplikazio-eremua, afiliazioa, altak eta bajak. Araubide bereziak. Babes-ekintza: kontingentzia babestuak. Lan istripua eta lanbide eritasuna. Kotizaziopeko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak.

6. zatia.–Foru zuzenbide publikoa.

1. gaia.–Nafarroa, sorreratik XIX. mendearen hasierara arte. Gaztelaren konkista eta egitura politiko-administratiboa. Foruei buruzko 1839ko eta 1841eko legeak. Bereziki, 1841eko Lege Itundua. Nafarroako Foru Araubidea. Haren bilakaera 1841etik 1978ra arte.

2. gaia.–Foru erakundeen demokratizazioa. 1979ko urtarrilaren 26ko Foru Dekretua. Nafarroako oinarrizko eskubideen berme konstituzionala. Konstituzioaren lehenbiziko xedapen gehigarria eta xedapen indargabetzaileko 2. apartatua. Nafarroaren bidea autonomia lortzeko.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: prestaketa, izaera juridikoa, oinarri dituen printzipioak. Atariko titulua. Nafarroaren ahalmenak eta eskumenak: xedapen orokorrak, mugaketa eta printzipioak. Erreforma. Transferentzien Batzordea.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera, eginkizunak eta antolamendua. Funtzionamenduaren arau orokorrak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna.

5. gaia.–Legegintzako ekimena. Foru legeak: izaera eta motak. Legegintzako prozedura. Legegintzako foru dekretuak. Foru legeen konstituzionaltasunaren kontrola. Nafarroaren eta estatuaren arteko eskumen-gatazka.

6. gaia.–Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua. Nafarroako Gobernua eta bere lehendakaria. Lehendakariordetzak. Kontseilariak. Gobernuaren funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuaren arteko harremanak.

7. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta sektore publiko instituzionala: xedapen orokorrak. Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra. Foru Administrazio Publikoaren eta foru-sektore publiko instituzionalaren antolaketa.

8. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolamendua, ahalmenak eta funtzionamendua. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Erakundearen jatorria eta izaera. Hautatzea, kargu-uztea eta ordeztea; prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak eta funtzionamendua. Nafarroako Parlamentuarekiko harremanak.

9. gaia.–Nafarroako Justizia Administrazioa: antolaketa. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Estatuko Administrazioarekiko erlazioak. Beste autonomia-erkidego batzuekiko harremanak.

10. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa. Historia, bilakaera, arloko eskumenak eta indarreko araudia. Administrazioen arteko harremanak. Nafarroako toki erakundeak. Antolaketa, eskumenak, kideak eta funtzionamendua. Araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen ondasunak, bereziki, herri-ondasunak. Toki ogasunak.

11. gaia.–Administrazio-prozedura Nafarroako Foru Komunitatean: jarduera administratiboko arau orokorrak herritarrekiko harremanetan. Nafarroako botere publikoen egintzak eta xedapenak berrikustea. Nafarroako Administrazio Auzitegia. Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

12. gaia.–Nafarroako ondarea. Edukia, iturriak eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Ondasunak eta eskubideak eskuratzea eta besterentzea. Afektazioa, jabari publikoko ondasunen aldaketa eta atxikipena. Jabari publikoa eta jabari pribatua.

13. gaia.–Hitzarmen ekonomikoaren araubidea. Historia eta izaera juridikoa. Onesteko prozedura. Gaur egun Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa: xedapen orokorrak. Hitzarmen Ekonomikoa eta Ekonomia Ituna: bi kontzeptuen arteko desberdintasunak.

14. gaia.–Hitzarmen Ekonomikoak tributu arloan izan behar dituen aurreikuspenak. Hitzarmen Ekonomikoaren lotura puntuak. Arbitraje Batzordea. Ekarpen ekonomikoa. Koordinazio Batzordea.

15. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateak Funtzio Publikoaren arloan duen eskumen historikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: xedapen orokorrak. Funtzionario publikoak hautatzea. Egoera administratiboak. Funtzionarioen eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren langileria.

16. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren kontratazio administratiboa. Eskumenen bateratzea. Kasuak. Osasungintzako eta hezkuntzako langileen berezitasunak. Talka lan arloko araudiarekin eta ondorioak.

17. gaia.–Kontratu publikoak Nafarroan (I). Kontratazio publikoaren arloko eskumenen titulua. Indarra duen araudia. Aplikazio eremua. Kontratu publikoei buruzko xedapen orokor komunak. Kontratu publikoen kalifikazioa eta definizioa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

18. gaia.–Kontratu publikoak Nafarroan (II). Kontratuak gauzatzea: xedapen orokorrak, aldatzea, etetea eta lagatzea. Kontratuak iraungitzea eta baliogabetzea. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio bereziak eta lizitazioak kontrolatzeko beste neurri batzuk.

19. gaia.–Kontratu publikoak Nafarroan (III). Administrazio publikoen kontratuen berezitasunak. Administrazioaren prerrogatibak. Arrisku eta menturaren printzipioa. Obra kontratuaren kontzeptua. Herri-lanen emakidako kontratuaren kontzeptua. Zerbitzu-emakidako kontratuaren kontzeptua. Hornidura-kontratuaren kontzeptua. Zerbitzu-kontratuaren kontzeptua.

20. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzei buruzko araubidea. Aplikazio-eremua eta dirulaguntza publikoen xedapen komunak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

21. gaia.–Nafarroaren eskumenak segurtasun publikoaren arloan. Nafarroako Foruzaingoa Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean: Nafarroako Polizietako Langileen Estatutua. Nafarroako Foruzaingoaren antolaketa: erakundearen egitura. Foruzaingoaren funtzionamendua. Segurtasun Batzarra.

22. gaia.–Lurraldearen antolamendua eta hirigintza. Eskumenen mugaketa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren arabera. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta toki-erakundeen eskumenak. Administrazioen arteko harremanak. Hirigintzako hitzarmenak. Lurralde antolamendurako eta hirigintzarako tresnak.

23. gaia.–Etxebizitza Nafarroan. Eskumenen mugaketa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren arabera. Etxebizitzarako eskubidea Nafarroan. Etxebizitzaren arloko sustapen-jarduera publikoa Etxebizitza babestua. Etxebizitza hutsak. Iruzurraren kontrola eta prebentzioa.

24. gaia.–Ingurumenaren babesa. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak ingurumenaren eta ekologiaren arloetan. Nafarroako Administrazio Publikoen ingurumen arloko esku-hartzea gidatzen duten printzipioak. Ingurumen-arloko esku-hartzerako tresnak. Ingurumen-arloko esku-hartzerako tresnei buruzko xedapen amankomunak. Ingurumen arloko esku-hartzea ingurumen-baimen bateratuaren bidez. Ingurumen arloko esku-hartzea ingurumen-ukipenen ebaluazioaren bidez. Jarduera sailkaturako lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak. Diziplina eta ingurumen arloko legezko egoera lehengoratzea.

25. gaia.–Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzea. Nafarroaren eskumenak mendien arloan. Mendien sailkapena eta araubide juridikoa. Mendiak zaindu, babestu eta aprobetxatzea. Mendiak hobetzea eta basogintza sektorerako laguntzak.

26. gaia.–Nafarroaren eskumenak barne osasunaren eta higienearen arloan. Osasun jarduera. Osasungitzaren lurralde antolaketa. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua. Izaera eta xedeak. Antolaketa. Ekimen pribatuarekiko lankidetza.

27. gaia.–Nafarroaren eskumenak gizarte-laguntzaren arloan. Gizarte-zerbitzuen sistema Nafarroan. Eskumenen eta antolaketaren gaineko araubidea. Ekimen pribatua. Gizarte-inklusioa eta errenta bermatua. Dependentzia duten pertsonak zaintzea. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.

28. gaia.–Nafarroaren eskumenak obra publikoen, garraioaren eta komunikazioaren arloan. Nafarroako errepideak. Kontzeptua eta errepide motak. Planifikazioa, proiekzioa eta eraikuntza. Bideen jabari publikoa babesteko araubidea eta jabetzari ezarritako mugak. Hiri barneko tarteak eta errepideetako zeharbideak. Nafarroako Ubidea. Nafarroako errepideko hiri garraio publikoaren erregulazioa.

29. gaia.–Nafarroako eskumenak nekazaritza eta abeltzaintza arloetan. Jarduketak nekazaritzako azpiegituren arloan. Prozedura arrunta. Lurzatiak biltzea. Ordezpen finkak berrantolatzeko eta inskribatzeko akta. Eskubideen eta egoera juridikoen eskualdaketa. Landareen osasunari buruzko foru legeriaren xedeak. Animalien osasunari buruzko foru legeriaren xedea eta aplikazio-eremua.

30. gaia.–Nafarroako eskumenak merkataritzaren arloan. Txikizkako merkataritza eta merkataritza-establezimenduak. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesaren arloko foru erregulazioa: kontsumitzaileen eskubideak eta erantzukizunak. Nafarroaren eskumenak turismoaren arloan. Turismoaren jarduera antolatzea. Nafarroaren eskumenak kulturaren arloan.

31. gaia.–Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea: xedapen orokorrak. Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa. Parte-hartze Demokratikoari buruzko Foru Legea: herritarrek parte hartzeko prozesuak eta herritarren ekimenak.

32. gaia.–Nafarroako Gobernuko Lege Aholkularitza. Aholkularitza juridikoaren eginkizunak. Auziei buruzko eginkizunak. Egitura. Jardun prozesalaren arauak. Funtzionarioen defentsa.

Iragarkiaren kodea: F2401951