36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa aldatzea. Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, eta iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da plantilla organikoaren aipatutako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraituz, eta aplikagarriak diren xedapenetan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da aldaketaren edukia:

PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA

Lanpostuko ordainsari osagarria igotzea 4.4 lanpostuan (arkitektoa): %18,56 igotzea lanpostuko osagarria (2023ko azaroaren 1eko atzeraeraginezko ondorio ekonomikoekin), lanpostu horren ordainsaria guztira %32 izan dadin, 4.1 lanpostuarena (arkitektoa) bezala, eta, horrela, epai judizialez aitortutakoarekin pareka dadin. Honela gelditu da:

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

BATERAEZINTASUNA / ARDURALDI ESKLUSIBOA

LANPOSTUA

LANALDIAREN LUZAPENA

ARRISKU BEREZIA

TXANDAK

ZUZENDARITZA LANPOSTUA

BERARIAZKO OSAGARRIA

HIZKUNTZA-
ESKAKIZUNA

MAILAKO
OSAGARRIA

4.–HIRIGINTZA ZERBITZUEN ALORRA

4.1

ARKITEKTOA

1

F

A

OL

35

32

4.4

ARKITEKTOA

1

LK

A

C

35

32

Laburdurak:

–Araubide juridikoa: F = funtzionarioa; LK = lan-kontratuduna.

–Sarbidea: O = oposizioa. OL = oposizio-lehiaketa. OLM = oposizio-lehiaketa murriztua.

Sarrigurenen, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2401697