36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2024ko otsailaren 8an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluei eta horiekin bat heldu diren arauei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Uztarrozen, 2024ko otsailaren 9an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2402501