2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrillaren 11n, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Epe horretan ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.
Epe hori iragan denez espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu eta jaso gabe, aplikatzekoa den araudiaren edukia ikusirik (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluak), espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitara ematen da haren laburpena. Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 478.087,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 647.270,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 22.440,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 330.985,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 373.194,67 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 33.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.884.976,67 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 603.191,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 42.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 108.500,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 848.343,67 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 170.942,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 112.000,00 euro.
8. kapitulua.–Finanzia pasivoak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finanzia activoak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.884.976,67 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko otsailaren 2an.–Alkatea, Martin M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2402056