2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Eskumenak eskuordetzea
Ultzamako Udaleko alkateak, 2024ko otsailaren 1ean, 12/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Gaia: Eskumenak eskuordetzan ematea, zuzenean besterendu dadin baso aprobetxamendu hau: haritz ihartu bat eta pago puskatu bat, erreka batean eroria (0,85 m³ enbor txiki), Ataketa alderdian, Ultzamako Mortua mendian, Esteban Picabea Aguirreren alde.
–Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.-1-q) artikuluaren edukia (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea), zeinaren arabera toki-erakundeko buruak baitu eskumena hirigintzako lizentziak emateko.
–Ikusirik espediente hau: "Zuzenean besterentzea baso aprobetxamendu hau: haritz ihartu bat eta pago puskatu bat, erreka batean eroria (0,85 m³ enbor txiki), Ataketa alderdian, Ultzamako Mortua mendian, Esteban Picabea Aguirreren alde".
–Ikusirik eskatzaileak ezkontza bidezko ahaidetasuna duela Martín María Picabea Aguirre alkatearekin, haren koinatua da eta.
–Ikusirik gertatzen dela Ultzamako alkatea abstenitzeko betebeharra, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren 2.b) apartatuari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
–Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.–4 artikuluaren edukia eta horrekin bat datozenen edukia (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.-4, 43.-5 eta 44. artikuluen edukia eta horiekin bat datozenen edukia (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), haietan ezartzen baita eskumen hau beste baten esku uzteko aukera, bai eta horretarako behar diren izapideak ere.
–Ikusirik urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), xedatzen baitu erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko beharra.
EBAZTEN DU:
Lehenbizikoa.–Aipatutako baso-aprobetxamendua besterentzeko espedientean esku hartzetik abstenitzea, eta aipatutako lizentzia emateko eskumena uztea Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Jesús M.ª Larretxea Lazkanoren esku.
Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Jesús M.ª Larretxea Lazkanori jakinaraztea eskudantziak eskuordetzan eman zaizkiola. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta, betiere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-4 artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2401989