36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta erabaki hori 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 59.920,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.395,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 101.154,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 6.703,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 19.468,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 201.640,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 19.500,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 115.920,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 46.752,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 19.468,00 euro.

Gastuak, guztira: 201.640,00 euro.

Ukarren, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.

Iragarkiaren kodea: L2401601