2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TRAIBUENASKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2024ko urtarrilaren 18anTraibuenasko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Kontzejuaren 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an.
2024ko ekitaldiko aurrekontua, kapituluka laburturik, honela gelditu da:
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 25.033,80 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 28.043,80 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 100,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 27.803,80 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 140,00 euro.
Gastuak, guztira: 28.043,80 euro.
Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, paratzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluari.
Traibuenasen, 2024ko urtarrilaren 18an.– Jarduneko kontzejuburua, Reyes Gay Mendoza.
Iragarkiaren kodea: L2402021