36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2024ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak, eta udalaren plantilla organikoa.

Onetsitako aurrekontua eta plantilla Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Sartagudan, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Beatriz Santos Belinchón.

Iragarkiaren kodea: L2401823