2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko udal aurrekontu orokor eta bakarra.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
San Adrianen, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2401819