36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.

San Adrianen, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2401818