1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
NAFARROAKO FORU OGASUNA. Enkantea, Iruñeko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko abenduaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04966.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104966 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
Lote bakarra
"Erregistrokoa.
Iruñeko finka, 3. sekzioa, 20710 zenbakia; Iruñeko 7. Jabetza Erregistroko 844. liburukia, 426. liburua, 152. folioa.
"Hiri finka: Etxebizitza edo pisua, 5. zenbakiko lehenbiziko B letra; Iruñeko Joaquín Larregla kaleko hamaikagarren zenbakiko etxeko eskaileratik igo eta eskuinera dagoena da. Laurogeita bederatzi metro koadroko azalera eraikia du, eta hirurogeita hamabost metro eta hogeita hemezortzi dezimetro koadroko azalera erabilgarria. Atondoa, pasabidea, komuna, sukaldea, lau logela, jangela, egongela eta terraza bat ditu. Hona hemen haren mugak, Joaquín Larregla kaletik begira: aurrealdean, aipatu kalea; eskuinaldean, eskailerako zuloa eta eskailera-burua; ezkerraldean, Joaquín Larregla kaleko bederatzigarren zenbakiko etxea; eta atzealdean, patioa eta solairu bereko erdiko etxebizitza. Partaidetza kuota: ehuneko bost oso eta hogeita bat ehunen. Katastroa: 5. poligonoa, 104. lurzatia, 1. azpiarea, 8. hiri-unitatea, Lur-ondasunen Erregistro Fiskalarekin koordinaturik.
Inskripzio datuak.–844. liburukian, 426. liburuan, 152. folioan inskribatua, 20.710 zenbakiko finka, 1. inskripzioan.
Katastrokoa.
Iruñean, 104. lurzatia, 5. poligonoa, 1. azpiarea, 8. hiri-unitatea, 84,40 metro koadrokoa. Ondasun Higiezinaren Katastroko Erreferentzia: 310000000001951246MP.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko otsailaren 9an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2402514