36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Odietako Udalaren 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa, zeina beherago azaltzen baita; hori guztia, aintzat hartuz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedaturik dagoena (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Odietako Udalak 2023ko abenduaren 12ko osoko bilkuran hartu zuen hasiera batez onesteko erabakia, eta hura argitaratu zen 2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an. Inork ez dio alegaziorik aurkeztu espedienteari.

Erripan (Odieta), 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Osagarriak: %35 (lanpostukoa). Administrazio-egoera: hutsik. Baldintzak: batasunean Ultzamako Udalarekin, hura baita batasuneko burua.

Izen-zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Osagarriak: mailakoa: %12; lanpostukoa: %23. Administrazio-egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea: B2 maila. Lanaldi partziala, %81,82.

Lan-kontratudun finkoak.

Deiturak eta izena: Irure Ibero, Itziar. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Zerbitzu aitortuak: 2011ko martxoaren 16a. Administrazio-egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2401775