36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

23-02168 gora jotzeko errekurtsoa batzordeen osaeraren eta funtzionamenduaren aurka

Mendigorriko Udalak, 2024ko otsailaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen ediktu bidez epatzea Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri den 23-02168 gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren guztiak.

23-02168 gora jotzeko errekurtsoa lotuta dago, hain zuzen, Mendigorriko Udalak, 2023ko irailaren 29ko osoko bilkuran, hartutako erabakiarekin, zeina Mendigorriko batzordeen osaerari eta funtzionamenduari buruzkoa baita.

Interesdunek hamar egun baliodun dituzte Administrazio Auzitegian agertzeko eta egoki irizten dituzten alegazioak eta agiriak aurkezteko. Epea zenbatzen hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mendigorriko udaletxeko ediktuen taulan argitaratzen denetik aurrera.

Mendigorrian, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2402072