36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2023ko abenduaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024ko plantilla organikoa, bat etorriz ezarrita dagoenarekin abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bide onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n.

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu plantilla organikoa hasiera batez onesten duen agiriaren aurka, argitara ematen da behin betiko onetsitako plantilla organikoaren agiria, eta Foru Administraziora igortzen.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2024ko otsailaren 2an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

LANPOSTU

HUTSAREN

ZENBAKIA

LANPOSTU

KOPURUA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EGOERA

LP

M

B

A

1

1

Idazkari kontu-hartzailea

F

A

Gaur egun, maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legea (prozesuan)

Hutsik

3,72 (19/2008 Foru Dekretua) + 0,58 + 0,58 (17/2006 Foru Legea)

35

Lan-kontratudunak.

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

LANPOSTU KOPURUA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

EGOERA

2

1

Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofiziala

LKMF

Jardunean

3

1

Administrari-ofiziala

LKMF

Jardunean

Izenen zerrenda

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

IZENA

LANPOSTUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EGOERA

1

Cristina Montes Chivite

Idazkari kontu-hartzailea

AK

A

Gaur egun, maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legea (prozesuan)

Jardunean

2

Iosu Monreal Ibáñez

Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofiziala

LKMF

Betea

Jardunean

3

Rosario Murillo González

Administrari-ofiziala

LKMF

Betea

Lanaldiaren %80

LABURDURAK

Araubide juridikoa:

Osagarriak:

Funtzionarioa

F

Lanpostua

LP

Administrazio-kontratuduna

AK

Maila

M

Lan-kontratudun mugagabe finkoa

LKMF

Bateraezintasuna

B

Arriskugarritasuna

A

Iragarkiaren kodea: L2401921