2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LANTZ
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lanzko Udalak, 2024ko urtarrilaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldirako plantilla organikoa.
Plantilla onesteko erabakia jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen; ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta aplikatzekoak diren gainerako legezko ondorioak izan ditzan.
Lantzen, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.
Iragarkiaren kodea: L2402159