36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Iturmendiko Udalaren 2024ko plantilla organikoa; hori dena, bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

2023ko irailaren 27an egindako bilkuran erabaki zen hasierako onespena (2023ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa).

Iturmendin, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: borondatezko eszedentzian. Lanpostuko osagarria: %13,69. Arriskuko osagarria: %7. Mailako berariazko osagarria: %12. Beste osagarri batzuk: %10. Baldintza berariazkoa: B2 euskara maila.

Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanaldia: %60. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,80. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: EGA.

Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldi osoa. Lanaldiaren erdia Bakaikun. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: 5,72%. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: EGA.

Izen-zerrenda

Funtzionarioak.

Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija. Antzinatasun onartua: 2012ko otsailaren 28a. Egoera: jardunean.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Javier Almirantearena Legaz. Egoera: borondatezko eszedentzian.

Araubide administratiboko bitarteko langileak.

Idazkaria: Eunate Nicuesa Txakon. Antzinatasun onartua: 2006ko abuztuaren 31. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2402092