2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HIRIBERRI
2024rako karga-tasak eta tasak
Hiriberri Aezkoako Udalak, 2024ko martxoaren 24an egindako osoko bilkuran, besteak beste hartu zuen ondotik osorik ematen den erabakia:
1.–Onestea 2024ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak.
Lehena.–Onestea 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak.
–Lurraren kontribuzioa: zerga-tasa bakarra: 0,22.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.
–Ur-horniduraren tasa: 0,18 euro/m³.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak; karga-tasa 8,5 izanen da.
–Tarifak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik: Zergadunak ordaindu beharko ditu dagokion lizentzia emateko egiten diren txostenak.
Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hiriberri Aezkoan, 2023ko irailaren 26an.–Alkatea, Miriam Burusco Arrese.
Iragarkiaren kodea: L2401737