2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARDE
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Gardeko Udalak, 2024ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko udal aurrekontua.
2024rako hasiera batez onetsitako udal aurrekontu hori Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2024ko udal aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.
Garden, 2024ko otsailaren 2an.–Alkatea, Erika Ergueta Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2402156