2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Zinegotzi ordezkaria izendatzea
Fustiñanako Udaleko alkateak, 2024ko urtarrilaren 29an, 11. Ebazpena onetsi zuen. Hona hemen:
Lehena.–Berdintasun Alorra Gizarte Zerbitzuen eta Langileriaren Zinegotzitzan sartzea; hala bada, María Dolores Arrondo Aguerri Gizarte Zerbitzuen, Berdintasunaren eta Langileriaren Alorreko zinegotzi ordezkaria izanen da.
Bigarrena.–Ebazpen hori indarrean jarriko da sinatu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluarekin.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea María Dolores Arrondo Aguerriri.
Laugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Fustiñanan, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2401599