2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
Alkateordea izendatzea
2023ko abenduaren 16ko bilkura berezian Udalbatza eratu zen, eta ondoren, Alkatetzaren ekainaren 20ko 69/2023 Ebazpenaren bidez, Udaleko alkateorde izendatu zen Javier Udi Mancho; hori dena, bete beharrez apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1, 21.2 eta 23.3 artikuluak (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legea), eta, orobat, bete beharrez Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 35.2, 41.3 eta 46. artikuluak.
Izendapen horrek ondorioak izanen ditu ebazpen hau ematen denetik hasita.
Ezkarozen, 2023ko abenduaren 16an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.
Iragarkiaren kodea: L2402194