36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da 2024ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an.

Bidaurretan, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

2024KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostu-zerrenda

Lanpostua: idazkaria; Ziritzako, Etxarriko eta Etxauriko udalekiko batasunean sarturiko zerbitzua. Buru den udala: Etxauriko Udala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakitea: merezimendua. Hizkuntza-eskakizuna: B2. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %6,88. Administrazio-egoera: jardunean.

Administrazio-kontratudunak

Deiturak eta izena: Mauleón Goñi, Alberto. Maila: A. Kargua: batasuneko idazkaria. Gradua: 2. Antzinatasuna: 2013ko uztailaren 15a. Jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2401994