2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Berriozarko Udaleko alkateak, 2024ko otsailaren 2an, honako ebazpen hau (64 zenbakiduna) eman zuen:
"Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Félix Puyo Rebollo bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2024ko otsailaren 10etik 13ra, bi egun horiek barne.
Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Félix Puyo Rebollori eta udal alorrei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".
Berriozarren, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2402032