36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontu arrunta. Erabaki hori argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an. Jendaurrean jarrita, ez denez aurkeztu haren kontrako alegaziorik, behin betiko onetsi da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.349.493,28 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 250.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 648.837,50 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.316.513,57 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 45.385,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 140.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 8.750.229,35 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 4.915.770,26 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 2.325.388,17 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.034.370,92 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 379.700,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 95.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 8.750.229,35 euro.

Berriozarren, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2401688