2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Beraskoaingo Udaleko alkateak, 2024ko otsailaren 6ko 5. Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),
DEKRETATZEN DU:
Irantzu Zabalza Lizarraga zinegotziari eskumena eskuordetzea ezkontza zibila egin dezan 2024ko maiatzaren 25ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Beraskoainen, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.
Iragarkiaren kodea: L2402132