36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Ezkontza zibila egiteko eskumena eskuordetzea

Basaburuko udaletxean egingo den 2023/1 ezkontza dela eta, Basaburuko Udaleko alkateak, Herri administrazioen araubide juridikoari buruzko 2015/40 Legearen 9. artikuluaren eta Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren arabera, 2024ko otsailaren 1ean eta 2024/12 alkate ebazpenean erabaki du:

1.–Udal honetako zinegotzia den Alaia Etayo Oronoz eskuordetzea 2023/1 zenbakidun ezkontza zibila egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, ezkongaiek erabakitzen duten datan.

3.–Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzea.

Basaburuan, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2401895