2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2024ko behin betiko plantilla organikoa argitaratu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia 2023ko azaroaren 23an hartu zen, eta argitaratu zen 2023ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11n. Behin betiko onespena, berriz, 2024ko urtarrilaren 25eko osoko bilkuran erabaki zen.
Barasoainen, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lanpostua: idazkaria.
Araubidea: funtzionarioa.
Maila: A.
Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Lanaldia: %100.
Mailako osagarria: %38,72.
Egoera: hutsik.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.
Araubidea: lan-kontratuduna.
Maila: E.
Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Lanaldia: %100.
Mailako osagarria: %18,21.
Lantaldeko arduradunaren lanpostuko osagarria: %14.
Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.
Egoera: hutsik.
LANGILEEN ZERRENDA
Funtzionarioak
Izen-deiturak: Marta Valencia Lara.
Maila: A.
Antzinatasuna: 2008ko martxoaren 27a.
Lanpostua: bitarteko idazkaria.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Izen-deiturak: David León Zafra.
Maila: E.
Antzinatasuna: 2015eko apirilaren 27a.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.
Iragarkiaren kodea: L2401713