2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Arroizko Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia argitaratu zen 2024ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.
Jendaurreko aldia iragan, eta erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2024ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.
Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:
2024ko DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 343.548,40 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 35.000,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 179.085,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 552.133,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 345.325,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 100,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 619.875,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 2.075.066,40 euro.
2024ko GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 391.791,17 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 682.950,00 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 800,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 116.800,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 856.555,07 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 26.870,16 euro.
Gastuak, guztira: 2.075.066,40 euro.
Arroitzen, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2402162