2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
Udalbatzako kideen ordainsariak
Udalak 2024ko urtarrilaren 10ean egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu da, kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua (lege horren bidez arautu ziren Toki Araubidearen Oinarriak) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea):
ERABAKIA:
1.–Honako ordainsari edo bilkura-sari hauek ezartzea udalkideentzat, karguan jarduteagatik eta Udalaren saio eta bilkuretara egiazki joateagatik:
–Alkatea eta gainerako udalkideak: Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 118 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko, eta 59 euro, berriz, informazio-batzordeetara edo bestelako bilkuretara joateagatik. Urtean, gehienez, 2.832 euro jasotzen ahalko dituzte.
2.–Udalkideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute, karguan aritzeak eragindako egiazko gastuen ordainetan, baldin gastu horiek behar bezala baimentzen eta justifikatzen badira, eta jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren zenbatekoei.
3.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Aranatxeko Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian.
Aranaratxen, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, David Azparren Lana.
Iragarkiaren kodea: L2401621