36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari emandako eskumenak, Zelandi kirolgunea elementu elektrikoz hornitzeko kontratuan

Altsasuko Udaleko alkateak, otsailaren 6an, ebazpen hau eman du:

Alkatetzaren ebazpena, Altsasuko Zelandi kirolgunea elementu elektrikoz hornitzeko kontratua gauzatzeko epea luzatzen duena.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 21ean, erabaki zuen onestea kontratazio-espediente bat, Zelandi kirolgunea elementu elektrikoz hornitzeko. Prozedura sinplifikatu bidez izapidetzekoa zen, eta kontrata bidez gauzatzeko aurrekontua 23.300,00 eurokoa zen (BEZik gabe).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 19an, erabaki zuen Montajes Eléctricos Pamplona SAri adjudikatzea Zelandi kirolgunea elementu elektrikoz hornitzeko kontratuaren 1. lotea (9.600,00 eurotan) eta kontratu beraren 2. lotea (7.875,00 euro).

2024ko urtarrilaren 30ean, Montajes Eléctricos Pamplona SAk eskatu zuen kontratua gauzatzeko epea luza zedin. Hain zuzen, alegatu zuten kontratua gauzatzen ari ziren bitartean larrialdi-ereduren bat hauteman zutela, baldintza-agirian deskribatutakoaz bestelakoa, eta, gainera, eremu jakin batzuetan argindarra eten behar zutela, lanak egin ahal izateko. Horrek guztiak, bada, gauzatzeko epea atzeratu agin duela adierazi zuten.

Kirol Arloak, 2024ko otsailaren 1ean, epea luzatzearen aldeko txostena eman zuen.

Udaleko organoen artean, Tokiko Gobernu Batzarraren eskumena da epea luzatzeko eskaera onestea, baliatuz Alkatetzaren ekainaren 28ko 1157/2023 Ebazpenaren bidez bere esku utzi ziren eskudantziak (ebazpen hori argitaratu zen 2023ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean). Kasu honetan, administrazio-egintza emateko, eraginkortasunari lotutako arrazoiengatik komeni da Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrak duen eskumena. Izan ere, hobe da kide bakarreko organo batek edukitzea eskumen hori, bilkurarik eratu eta deitu behar ez duen organo batek, hain zuzen. Enpresa kontratistari ahalik eta lasterrena jakinarazi behar zaio baimendu zaiola epea luzatzea, eta horregatik bereganatzen du Alkatetzak aipatutako eskumena. Hala, azkarrago planifikatuko ditu egiteko dauden lanak, horiexek ekarri baitute epea handitu beharra.

Horrenbestez, aurkeztutako eskaera azterturik, eta obraren zuzendaritzak eman duenez epea luzatzearen aldeko txostena, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Erakundeen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduren 43., 44., 45., 114.-118., 120. eta 121. artikuluei (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena kontratazioaren arloan, Altsasuko Zelandi kirolgunea elementu elektrikoz hornitzeko kontratua gauzatzeko epea luza dadin baimentzeko.

2. Alkatetzak bere gain hartzen du eskumena, baimentze aldera obra horiek gauzatzeko epea luzatzea, eta, hortaz, onesten du obrak gauzatzeko epea bigarrenez luzatzea. Epe berria, hain zuzen, 2024ko otsailaren 10ean bukatuko da.

3. Erabaki hau adjudikaziodunari jakinaraztea eta Kirol Arloari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Betiere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da administrazio-egintza hau sinatzen den unetik.

5. Udalbatzari eskumenen bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Altsasun, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2402105