36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Berdintasunaren arloko eskuordetzea

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuela onartzea Girgillaoko Udalak Izarbeibarko Mankomunitateari eskuordetu dion eskumena emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasuna sustatzeko eta genero-indarkeriari aurre egiteko jarduketen arloan.

Eskuordetze hori iraunkorra da, eta gauzatuko da jarraikiz parte hartzen duten administrazioek sinatutako hitzarmenaren edukiari eta hartan ezarritako irismenari eta baldintzei, bai eta zerbitzua emateko beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta materialen inguruan balioz hartutako erabakiei ere.

Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin.

Garesen, 2024ko otsailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2402130