36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa alkateordeen eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenean

Altsasuko Udaleko alkateak, 2024ko otsailaren 1ean, ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren ekainaren 27ko 1153/2023 Ebazpenaren bidez, alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu ziren.

EH Bilduko udal-taldeak egindako eskaerari erantzunez, eta bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1 b) eta 23.1 artikuluetan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 35.2.d), 46, 52 eta 112.3 artikuluetan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

1. Ainize Ibargutxi Iparragirre Altsasuko Udaleko laugarren alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide karguetatik kentzea.

2. Juan José Goicoechea San Román Altsasuko Udaleko laugarren alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.

3. Alkateordearen eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenek indarra hartzeko, zinegotzi interesdunak onartu beharko ditu. Hartara, onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontrakorik espresuki adierazten ez badu.

4. Ukitutako zinegotziei pertsonalki jakinaraztea ebazpen hau, kargu horiek onar ditzaten, hala badagokio.

5. Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenengo osoko bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara dadin agintzea.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Altsasun, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2401822