36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko plantilla organikoa 2024ko ekitaldirako, zeina beherago azaltzen baita; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedaturik dagoena. Mankomunitateko Kideen Batzarrak hartu zuen hasierako onespenaren erabakia, 2023ko abenduaren 28an, eta argitaratu zen 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Aldi baterako lan-kontratudunak.

LANPOSTUA

LANPOSTU KOPURUA

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

ADMINISTRAZIO-EGOERA

BALDINTZAK

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1

D

Oposizio-lehiaketa

Maila: %12

Lanaldiaren luzapena: %10

Hutsik

Euskara jakitea: B-2 maila

Lanaldi partziala (%75)

Lan-kontratudun finkoak.

LANPOSTUA

LANPOSTU KOPURUA

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

ADMINISTRAZIO-EGOERA

BALDINTZAK

Administrari-ofiziala

1

C

Oposizio-lehiaketa

Maila: %12

Lanpostua: %23

Jardunean

Euskara jakitea: C-1 maila

Lanaldi osoa (%100)

Izen-zerrenda

Aldi baterako lan-kontratudunak.

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

SARBIDEA

ZERBITZU
AITORTUAK

ADMINISTRAZIO­EGOERA

BALDINTZAK

Rezabal Goenaga, Imanol

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Oposizio-lehiaketa

2021-06-07

Jardunean

Euskara jakitea: B-2 maila

Lanaldi partziala (%75)

Lan-kontratudun finkoak.

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

SARBIDEA

ZERBITZU AITORTUAK

ADMINISTRAZIO­EGOERA

BALDINTZAK

Elizalde Lallana, Amaiur

Administrari-ofiziala

C

Oposizio-lehiaketa

2017-04-28

Jardunean

Euskara jakitea: C-1 maila

Lanaldi osoa (%100)

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Gaur egungo plantillan izan daitezkeen hutsuneak bete behar direnean edo obra eta zerbitzu jakin batzuk egin behar direnean, edo gisako kasuetan, erabiliko dira kasuan kasuko deialdien ondoriozko zerrendak, jarraikiz ekainaren 15eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.a) artikuluari (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Erripan (Odieta), 2024ko otsailaren 6an.–Lehendakaria, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2402128