36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2024ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkiak argitaratu ziren, hurrenez hurren, 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web orrian, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Jendaurreko aldian ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.–3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 68.107,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 237.964,79 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 240,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 27.330,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 333.641,79 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 309.960,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 23.581,79 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 333.641,79 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Erripan (Odieta), 2024ko otsailaren 6an.–Lehendakaria, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2402127