36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren eta udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Onestea Mankomunitateko Burutzak jardutea arduraldi esklusiborik edo partzialik gabe. Horren truke, ondoren zehazten diren dietak jasoko ditu, urtean 13.000 euro gordineko gehieneko mugarekin:

1.–80 euroko dieta, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateko kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik. Kontzeptu horretan sartzen dira Batzar Nagusia, Batzorde Iraunkorra, hautapen-epaimahaiak, Kontuen Batzorde Berezia eta kontratazio-mahaiak.

2.–100 euroko dieta, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateak ordezkaritza duen beste edozein erakundetako kide anitzeko organoen bileretara joateagatik (Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa, etab.), betiere horietan dietarik kobratzen ez bada.

3.–100 euroko dieta, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen ordezkari gisa egiten dituen beste bilera batzuetara joateagatik (obra-bilerak, beste mankomunitate batzuekin, auzo-elkarte edo -taldeekin, informazio-bilerak, beste administrazio batzuekin, ureztatzaileen erkidegoekin, Nilsa enpresa publikoarekin, Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin eta abarrekin). Bilera horiek behar bezala justifikatu beharko dira, bileretara joateak dakarren lana eta dedikazioa konpentsatzeko.

4.–Onestea Burutzak kalte-ordainak jaso ditzan bere karguan jardutean sortutako benetako gastuengatik, bat etorriz Administrazio Publikoetan orokorrean aplikatzen diren arauekin eta horiek garatzeko Nafarroako Erriberagoieneko Mankomunitateko Batzar Nagusiak onesten dituenekin. Kilometro-ordaina izanen da 0,35 euro kilometroko.

5.–Onestea erabaki hau indarrean jartzea atzeraeraginezko ondorioekin, zehazki, 2023ko abenduaren 14an Mankomunitateak egin zuen bilkuratik hasita.

Erabakia indarrean egonen da 2023-2027 legegintzaldi hau bukatu arte, salbu eta Nafarroako Erriberagoieneko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, gehiengoz, beste erabaki bat hartzen ez badu.

Bigarrena.–80 euroko dieta bat jasoko dute Mankomunitateko kide anitzeko organoetakoak diren udalkideek, Nafarroako Erriberagoieneko Mankomunitateko kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik, atzeraeraginezko ondorioekin jaso ere, Mankomunitateak 2023ko urriaren 2an egin zuen eraketa-bileratik hasita. Kontzeptu horretan sartzen dira Batzar Nagusia, Batzorde Iraunkorra, hautapen-epaimahaiak, Kontuen Batzorde Berezia eta kontratazio-mahaiak.

Orobat, kalte-ordainak jasoko dituzte beren karguan jardutean sortutako benetako gastuengatik, bat etorriz Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauekin eta horiek garatzeko Nafarroako Erriberagoieneko Mankomunitateko Batzar Nagusiak onesten dituenekin. Kilometro-ordaina izanen da 0,35 euro kilometroko.

Azkoienen, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, José M.ª Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2402011