36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren espedientea. Jendaurrean jarri eta ediktu bidez argitaratu ondoren (2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 8koa), inork ez du alegaziorik aurkeztu, eta zerrenda behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izateko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat bat datozen arauetan ezarritakoarekin.

Allon, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Izena: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

2.–Izena: administraria. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Osagarri pertsonala, Diruzaintzako karguagatik: %10 (A maila). Sarbidea: egonkortze bereziko lehiaketa. Egoera: jardunean. Funtzionarioak.

3.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14, behin-behineko peoiak zuzentzeagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Funtzionarioak.

4.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

5.–Garbiketako langilea. Maila: D. Mailako osagarria: %15. Egoera: hutsik.

Izen-zerrenda

Funtzionarioak.

Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1994ko uztailaren 1a.

Zaracaín Pérez, María-Blanca. Maila: C. Administraria. Antzinatasuna: 1994ko irailaren 1a.

Administrazio-araubideko langileak.

Borda Martín, Daniel. Maila: A. Idazkaria. Antzinatasuna: 2020ko uztailaren 1a.

Aramendía Díaz, Ana Isabel. Maila: D. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2009ko uztailaren 1a.

Lan-kontratuduna.

González Amador, Miriam. Garbitzailea. Maila: D. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L2402069