36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko kideen ordainsariak

Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko abenduaren 12an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Honako bilkura-sari eta kalte-ordain hauek ezartzen dira:

–Mankomunitatearen Batzarreko edo Batzorde Iraunkorreko kide guztiek 80 euro gordin jasoko dituzte, egiten den bilkura bakoitzean benetan parte hartzeagatik.

–Mankomunitatearen Batzarreko edo Batzorde Iraunkorreko kide guztiek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute, karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, betiere baldin gastu horiek behar bezala baimentzen eta justifikatzen badira, eta jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.

Bigarrena.–Ezarritako ordainsari-araubideak atzeraeraginezko ondorioak izanen ditu, 2023ko urriaren 3tik hasita, egun horretan eratu baitzen Batzarra.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Cadreitan, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Itziar Ezpeleta Miqueleiz.

Iragarkiaren kodea: L2401685