36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2024ko plantilla organikoa. Behin-behineko onespena

Zubietako Udalak, 2024ko otsailaren 2an egindako bilkuran, 2024. urteko plantilla organikoa onetsi zuen aurrekontua hasiera batean onestearekin batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Zubietan, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2402035