36. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

299E/2024 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 11ko 30E/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onesten da osasun laguntzako atalburuen lanpostuak, I. eranskineko zerrendan ageri direnak, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Ebazpen horretan akats bat egin da Reina Sofía ospitaleko burutzen izenetan eta, beraz, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren babesean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 11ko 30E/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onesten da osasun laguntzako atalburuen lanpostuak, I. eranskineko zerrendan ageri direnak, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Hauxe da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

"Reina Sofía ospitalea:

–Analisi Klinikoen Zerbitzuko Laborategi Ataleko laguntzako burutza. Lanpostuaren zenbakia: 71034.

–Oftalmologia Zerbitzuko Oftalmologia Ataleko laguntzako burutza. Lanpostuaren zenbakia: 71033.

–Psikiatria Zerbitzuko Osasun Mentaleko Ataleko laguntzako burutza. Lanpostuaren zenbakia: 71032."

Honako hau behar du: "Reina Sofía ospitalea:

–Laborategi Ataleko laguntzako burutza. Lanpostu zenbakia: 71034.

–Oftalmologia Ataleko laguntzako burutza. Lanpostu zenbakia: 71033.

–Osasun Mentaleko Ataleko laguntzako burutza. Lanpostuaren zenbakia: 71032."

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Osasuneko web-orrian argitaratzeko agintzea. https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas,"Osasun laguntzako burutzak".

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2024ko otsailaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2402204