2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
4. poligonoko 748. lurzatian dagoen herri-lurraren erabilera lagatzea. Jendaurrean jartzea
Udalbatzak, 2024ko urtarrilaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen baimena ematea aldi batez okupatzeko Martzillako 4. poligonoko 748. lurzatian dagoen herri-lurra, lurpeko urak hartzeko obra bat zulatzeko. Hala, espedientea jendaurrean jartzen da 15 egunez, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Martzillako Udalaren Idazkaritzan eta Udalaren egoitza elektronikoan (www.marcilla.es).
Martzillan, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, Esther Villanueva Úcar.
Iragarkiaren kodea: L2402004