35. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aldaketa, Udal Planaren 116. artikuluan eta Babes Plan Bereziaren 45. artikuluan. Behin betiko onespena

Udalak, 2023ko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Aurizko Udal Planaren 116. artikulua eta Babes Plan Bereziaren 45. artikulua.

Erabakia argitaratu zen 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean, eta jendaurreko aldian inork ez zuenez erreklamaziorik aurkeztu, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Auritzen, 2024ko otsailaren 2an.–Alkatea, Unai Irigaray Osés.

Onetsitako aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2401988