2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udalaren azpiegituretako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2024ko urtarrilaren 30ean:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2022ko azaroaren 18an emandako ebazpen baten bidez onetsi zuen Iruñeko Udalaren Azpiegituretako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina 2022ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17koan, argitaratu baitzen.
Giza Baliabideetako zuzendariaren 2022ko abenduaren 20ko ebazpen baten bidez onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta 2023ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko urtarrilaren 5ekoan, argitaratu zen.
Behin prozesua amaituta eta kalifikazio-epaimahaiak aktak eta deialdiaren 9. apartatuan jasotako proba gainditu duten izangaien zerrenda igorri ondoren, egokia da puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapena egitea.
Horiek horrela, honako hauek EBATZI DITUT:
1. Luis Antonio Múgica Martínez izendatzea Iruñeko Udalaren Azpiegituretako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko (1-306900-1 plaza zk.). Izendatutako izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena jaso eta hortik aitzina. Aipatutako lanpostuan aritzeko epea gehienez ere 6 urte natural bitartekoa izanen da.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitaratzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2401762