35. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Lekualdatzea, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuetan. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu, alkateak ebazpen bat eman du, deklaratzeko bete gabe utzi dela lekualdatze-lehiaketa, helburu duena lanpostu hutsak betetzea aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezietan, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Deialdia argitaratu zen 2024ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

• Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

• Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

• Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Murchanten, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2402091