35. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GOIZUETA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an, argitaratu zen 2022ko azaroaren 21eko alkatearen ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Goizuetako Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du, zeinen bidez izendatzen baitira Goizuetako Udalaren zerbitzura lan-kontratudun finko gisa arituko diren izangaiak.

9/2024 Ebazpena, otsailaren 2koa, zeinaren bidez María Jose Narbarte Etxegia lan-kontratudun finko izendatzen baita administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko (administrari laguntzaile 1 zk.); eta Ana María Lujambio Echeguia lan kontratudun finko izendatzen baita administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko (administrari laguntzaile 2 zk.).

Lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko otsailaren 19an izanen da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Goizuetan, 2024ko otsailaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2402036