35. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAKAIKU

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, deialdi bat argitaratu zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu huts bat. Deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Alkatetzak 4. Ebazpena eman zuen 2024ko urtarrilaren 25ean, eta haren bidez María Isabel Huarte Martija izendatu du Bakaikuko Udalaren zerbitzuko funtzionario, bera izan baita puntuaziorik altuena lortu duen izangaia. Izangaiak 2024ko otsailaren 1ean jabetu behar du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bakaikun, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2401625