35. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATETZ

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko. Izendapena

Alkatetzaren 2023ko uztailaren 4ko 79/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko. Ebazpena 2023ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an.

2023ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 5ean, argitaratu zen deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, eta lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia iragarri ziren.

Probak amaituta, oposizio-lehiaketa gainditu zutenen zerrenda onetsi eta argitaratu zen, lortutako emaitzak ordenatuta lortutako puntuen arabera.

Azkenik, kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena egin zuen gainditu dutenen artean deialdiko lanpostua lortu duen izangaiaren alde, deialdiko baldintzak betetzen baititu. Proposamen hori 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak deialdiko baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Iker Iñigo Blasco izendatzea lan-kontratudun finko Atezko Udalaren zerbitzura, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko, eta haren kontratazioa onestea. Kontratatzeak berekin ekarriko du izendatutako pertsona bihurtzea nominako eta plantillako lan-kontratudun finko, eta izanen ditu indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Bigarrena.–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa (D mailakoa) Iker Iñigo Blascori esleitzea. Lan-araubide finkoan arituko da, %75eko lanaldian.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Egun horretan, bada, dagokion kontratua eginen zaio lan-kontratudun finko gisa.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ebazpen honen bidezko izendatze eta kontratazio erabakia. Era berean, agintzea argitara dadila Atezko Udalaren web-orri ofizialean, iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atalean, deialdiaren web fitxan, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, lan-aholkularitzara. Orobat, interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baita.

Eritze Atetzen, 2024ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2401714